Zirkularrak

Lehen zirkularra

Antropologia Feminista Kongresua. LEHEN ZIRKULARRA

I ANTROPOLOGIA FEMINISTA KONGRESUA
Transformando el conocimiento. Habitando la incomodidad
Ezagutza eraldatuz. Deserosotasuna biziz
Donostia-San Sebastián, 2022ko ekainaren 8-10

Duela bi urte prestatu genuen I. Antropologia Feminista Kongresua bertan behera utzi behar izan genuen Covid-19k eragindako pandemiarengatik, baina zirkular honen bidez jakinarazi nahi dizuegu kongresuaren antolakuntzari berriro ekin diogula. Antropologia Feminista Kongresua 2022ko ekainaren 8, 9 eta 10ean izango da, eta izenburu hau izango du: “Ezagutza eraldatuz. Deserosotasuna biziz”.

Nahiz eta bi urte hauetan ezin izan dugun kongresua antolatu, ez dugu galdu nahi izan antropologia feministaren ikuspegitik pandemiari buruz hausnartzeko aukera, eta 2021eko ekainean “Antropologia, Feminismoa eta Pandemia” jardunaldia egin genuen, “Feminismoa eta pandemia: gogoetak Gizarte Zientzietatik” mahai-inguruarekin eta Aitzindariak/Pioneras izeneko dokumentalaren aurrestreinaldiarekin. Izan ere, ikus-entzunezko honen hiru protagonistak, Teresa del Valle, Dolores Juliano eta Verena Stolcke, erreferente garrantzitsuak izan dira eta izaten jarraitzen dute gure diziplinan. Lotura honetan jardunaldi horren laburpena ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=YGe-rv5XfIg

Lehenengo zirkular honen bidez, batetik, kongresuaren planteamendu orokorra jakinarazi nahi dugu. Bestetik, aurreikusitako gaikako panelen berri ematearekin batera, komunikazio-proposamenak bidaltzeko eta kongresuan izena emateko epea ireki dela komunikatu nahi dugu.

 

KONGRESUAREN AURKEZPENA

Antropologia feminista XX. mendearen hirurogeita hamarretan sortzen da, nahiz eta

lehenago ere hainbat aurrekari esanguratsu egon. Testuinguru historiko eta geografikoen arabera, izen eta garapen teoriko-metodologiko ezberdinak (izan) dituen eredu teorikoa da, mota guztietako gai eta azterketa-arloetan aplikagarria. Bere helburu nagusietako bat diziplina barruko zein kanpoko ezagutza eta errealitatea aldatzea da eta horretarako ezarritakoari aurre egin behar zaio eta deserosotasuna apustu kontzeptual, pertsonal eta politikoa bihurtu beharra dago. Espainiako estatuari dagokionez, eremu hau asko hazi da azken hamarraldietan, hainbat ikerketa-talderen jardunak eta aldian-aldian ospatzen diren antropologia-kongresuetan duen presentziak argi uzten dutenez.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) antropologoek uste dugu gaur egun une aproposean gaudela ikasketa hauen egoera aztertu eta elkarrekin eztabaidatzeko, honako aspektuak aintzat hartuz: egiten ari diren ekarpenak, proposamen teoriko-metodologiko ezberdinak, beste diziplinekiko harremanak, dimentsio aplikatua eta gizartean txertatzeko moduak eta aurretik ditugun erronkak.

Horri begira, kongresu bat antolatuko dugu Donostian, 2022ko ekainaren 8, 9 eta 10ean. Lau izango dira ardatz nagusiak: genealogia, teoria, metodologia, eta feminismoarekiko eta gizartearekiko harremanak. Era berean, kongresuak hainbat panel tematiko izango ditu bidean dauden ikerketen emaitzak aurkeztu ahal izateko.

 

PANELEN ARGITARATZEA

Kongresurako, mahai-inguru eta bestelako ekitaldiekin batera, gaikako panelak antolatu dira. Panel hauetan antropologia feministaren arloan garatzen ari diren ikerketak eta hausnarketak aurkezteko aukera egongo da. Web orrian panel guztien informazio zehatza topatuko duzue.

P1 Alianzas desde los márgenes: reflexiones en torno a la interdisciplinaridad
P2 Antropología feminista aplicada
P3 Antropología Feminista de la Salud
P4 Antropología Feminista y Migraciones
P5 Cuidados, Antropología y Feminismos: articulaciones entre investigación y práctica política
P6 Cuerpos excesivos: materialidades, afectos y políticas
P7 Desafíos metodológicos y contribuciones de la epistemología feminista a las investigaciones con infancia y adolescencia protagónica
P8 El continuo de la(s) violencia(s) y sus desafíos
P9 Encuentros entre antropología feminista y antropología ambiental: nuevas visiones y metodologías
P10 Feminismos y Género desde la Antropología de África al Sur del Sahara
P11 Género, Migraciones y derechos humanos
P12 Habitando nuestras investigaciones: reflexiones metodológicas y epistemológicas en torno a y desde las disidencias sexuales, corporales y de género
P13 La antropología y el derecho en torno a la justicia feminista
P14 Maternidades, paternidades y otras figuras parentales
P15 Patrimonio, tradiciones, rituales y fiestas: análisis desde la antropología feminista
P16 Reformulaciones, emergencias y ausencias: teoría, metodología y objetos de estudio

 

 LABURPENAK BIDALTZEKO EPEAREN IREKIERA

I Antropologia Feminista Kongresuan komunikazioak aurkezteko interesa dutenek web orrian topatuko duten inprimakia osatu beharko dute: https://afitantropologiafeminista.eus/

  1. urtean bidalitako eta onartuta zeuden proposamenek hala jarraituko dute, baina berretsi edo baliogabetu beharko dira jakinarazpenak bidaltzeko formularioaren bidez. Epe horretan berresten ez diren proposamenak automatikoki baliogabetuko dira. Proposamen berri bat bidaliz gero ebaluatu egingo da.

Proposamenen baldintzak honako hauek dira:

– Komunikazio-proposamen bakoitza kongresuko gai ildo edo panel bati lotuko zaio. Horrekin batera, datu hauek adierazi behar dira: komunikazioaren izenburua, proposamena sinatzen duten pertsonen izen-abizenak (gehienez hiru), erakundea edo afiliazioa, harremanetarako e-maila eta komunikazioaren hizkuntza (panel bakoitzean adierazita dago zein diren onartzen diren hizkuntzak)

– Laburpenaren testu osoak 175 eta 300 hitz arteko luzera izango du. Horrekin batera, komunikazioaren 3 eta 5 arteko hitz gako adieraziko dira. Letra-mota Arial 12 izango da, 1,5eko lerroartekoarekin. Laburpen testua PDF formatuan erantsi beharko da. Komunikazioen testu osoa ez dira eskatuko, ez izen-emate unean, ezta aurrerago ere.

– Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi komunikazio-proposamen sinatu dezake (egile edo egilekide gisa). Egile baten bi proposamen baino gehiago jasoz gero, antolakuntzak aukera emango dio hautatzen duen proposamena kentzeko. Erantzunik ez badugu jasotzen jasotako azkenengo proposamena kenduko dugu.

– Gehienez hiru izango dira komunikazio-proposamen bakoitzaren sinatzaileak. Komunikazioa pertsona bakar batek erregistratuko du inprimakian, baina kide guztien izen-abizenek agertu behar dute laburpen-testuan.

Proposamenak bidaltzeko epea 2021eko abenduaren 23an irekiko da eta 2022ko otsailaren 7an amaituko da.

Proposamen guztiak ebaluatu eta onartu ondoren, parte-hartzaileek kongresuaren izen-emate ordainketa egin (2020an egin ez bazuten) eta eskatutako dokumentazio guztia bidali beharko dute 2022ko apirilaren 10a baino lehen. Hala egin ezean, komunikazio-proposamenak kongresuaren programatik kenduko dira.

Ortografia, idazketa, hiztegi teknikoa eta laburpenen edukiak zaintzea eskatu nahi dugu, baita hitz kopuruari dagokion arautegia jarraitzea ere. Batzorde Zientifikoak informazio hori guztia kontuan hartuko du proposamenak baloratzeko orduan.

 

 KONGRESUAN IZENA EMATEKO EPEAREN IREKIERA

Izena emateko epea  2021eko abenduaren 23an irekiko da eta 2022ko maiatzaren 31ean amaituko da.

Izen-ematea web orrian dagoen inprimakiaren bidez egin behar da:  https://afit-antropologiafeminista.eus/

Ordainagiria erantsi behar da. Kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “AFK-izena eta abizenak”.

Ordaindu beharreko kuota:

– Apirilaren 10 arte: 50 euro

– Data horretatik aurrera: 80 euro

2020an matrikula ordaindu eta itzulketarik eskatu ez zutenei inskripzioa gordeko zaie.

Komunikazioak bidaliko dituzten pertsonek 2022ko apirilaren 10a arte izango dute izena emateko epea.

 

DATA GARRANTZITSUAK

– Izen-ematea kongresuan murriztutako kuotarekin: 2021eko abenduaren 23tik 2022ko apirilaren 10a arte.

– Izen-ematea kongresuan kuota arruntarekin: 2021eko apirilaren 11tik 2022ko maiatzaren 31 arte.

– Komunikazioa bidaliko dutenentzat izena emateko azken eguna: 2022ko apirilaren 10a.

– Komunikazioak bidaltzeko epea: 2021eko abenduaren 23atik 2022ko otsailaren 7ra arte

Sare-sozialen bidez egin dezakezu I Antropologia Feminista Kongresuaren

jarraipena eta edozein zalantza argitzeko gure e-mailera idatzi dezakezu:

afeministakongresua@gmail.com

Twitter: AntropologiaFeministaKongresua (@kongresua)

Instagram: AntropologiaFeministaKongresua

Facebook: AntropologiaFeministaKongresua

 

 

 

Bigarren zirkularra

Antropologia Feminista Kongresua. BIGARREN ZIRKULARRA

Web gune honetan ikusgai daude behin-behineko programaren bertsio laburra eta osoa, baita mahai-inguruetako hizlarien erreseinak ere.

Komunikazioren bat aurkeztuko duten pertsonen izena emateko azken eguna apirilaren 10a da. Komunikazioa aurkeztuko ez dutenek maiatzaren 31 arte izena eman dezakete, baina apirilaren 10etik aurrerako kuota 80 eurokoa izango da (ordura artekoa, 50 eurokoa).

Web orriaren “Egoitza – informazio praktikoak” atalean, ostatuei buruzko informazioa gehitu dugu. Deskontuak lortu ditugu zenbait ostatutan, baina deskontu horietako askok epemuga dute.

Kongresuan parte hartuko duten pertsonekin etorriko diren haurren zaintza zerbitzua eskaintzeko aukera aztertzen ari gara. Horretarako, behar zehatzak zeintzuk diren jakin behar dugu. Mesedez, haur-zaintza zerbitzua behar baduzue, idatzi gure posta helbidera (afeministakongresua@gmail.com) apirilaren 30a baino lehen.

Hirugarren zirkularra

Antropologia Feminista Kongresua. hirugarren ZIRKULARRA

Kongresuaren webgunean ikusgai dago jada behin-behineko egitaraua panelen ordutegiarekin, bai bertsio osoan, bai bertsio laburtuan.

Halaber, kongresuaren webgunean ere, “Egoitza – Informazio Praktikoak” atalean, hiri-garraioari eta jatetxeei buruzko informazioa gehitu dugu.

Kongresu egunetan haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dugu paneleko saioak eta mahai-inguruak dauden bitartean. Zehazki, asteazkenean arratsaldean, ostegunean goizean eta arratsaldean eta ostiralean goizean egongo da zerbitzu hori. Zerbitzu antolatuko dugu dagoen beharraren arabera, beraz, aldez aurretik horren eskaera egin behar da. Horretarako, maiatzaren 20an baino lehenago kongresuaren emailera (afeministakongresua@gmail.com) idatzi behar da eta honakoak adierazi behar dira: zein unetarako zehazki nahi den zerbitzu hori eta haurraren edo haurren adina eta behar zehatzak zeintzuk diren.

Gogoan izan biltzarrean izena emateko azken eguna maiatzaren 31 dela.

Gogoratu, halaber, kongresua erabat presentziala izango dela, eta, beraz, ezingo dela online jarraitu edo parte hartu.

Kongresuaren osteko zirkularra

Antropologia Feminista Kongresua. KONGRESUAREN OSTEKO ZIRKULARRA

Hiru aste igaro dira Donostian I Antropologia Feminista Kongresua egin zenetik. Joan den astean balantzea egin genuen Antolakuntza Batzordean eta mezu hau idaztea erabaki genuen, berriz ere eskerrak emateko. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta kongresuan egin dituzuen ekarpenengatik, eta eskerrik asko, baita ere, hain giro ona egotea posible egiteagatik. Gure ustez, guztion artean agerian utzi dugu Antropologia Feministak gaur egun duen garrantzia, bai diziplinari dagokionez bai ikerketa sozial eta feministari dagokionez, eta erakutsi dugu jorratzen ditugun gaiak eta lantzen ditugun ikuspegiak asko eta askotarikoak direla, baita aurrean ditugun erronkak eta desafioak ere. Baina, egiten ari garen lan zehatzaz eta haren proiekzio sozialaz gain, uste dugu orain ere elkarrekin ibili nahi dugun antropologo feministen komunitate honen etorkizunean pentsatzea dagokigula. Data garrantzitsu bat hurrengo kongresua izango da. Eskerrik asko Granadako lankideei lekukoa hartzeagatik. Kongresuak, Donostian ikusi dugu, mugarriak dira, baina ziur helburu eta estrategia kolektiboak bateratzeko modu gehiago bururatuko zaizkigula.

Mezu hau aprobetxatzen dugu Inge Mendiorozek kongresuaren hiru egunetako grabaketak bilduz egin duen laburpen-bideoaren esteka bidaltzeko: https://youtu.be/Jq9IegbHzfg

Era beran, gogorarazten dizuegu gonbidatuta zaudetela Ankulegi elkarteak duen espazio digitalean zuen ekarpenak argitaratzera.

Besarkada bat eta laster arte.