Ainara Barron Iriarte

AINARA BARRON IRIARTE (Bastida, 1979). 2009an Gizarte Hezkuntzan diplomatu zen (EHU/UPV) eta 2012an Gizarte Antropologian lizentziatu (EHU/UPV). Gerora, 2015ean “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutu zuen (EHU/UPV). Egun Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko beka jasotzen duelarik. Bere doktoretza ikerketan mendi gune despopulatuetan errotze eta deserrotze prozesuak aztertzen ditu, Erronkari Ibarreko (Nafarroako Pirinioetan) kasuari helduz. Orokorki ikerketak generoak landa errotze eta deserrotze prozesuetan duen eragina aztertzen du. Aldi berean, AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da.

Ibilbide profesionalari dagokionez hezkuntza ez-formalaren eta batez ere hezkidetzaren eremuan lan egin izan du, haur eta gazteen heziketarako programetan zein irakasleen formakuntza ikastaroetan. Bestalde Bilboko Udalean Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Sailean laguntzaile moduan lan egin izan du, baita GUFEn (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) adin txikikoen hezitzailea bezala ere.