AMAIA AGIRRE MIGUÉLEZ (Gasteiz, 1983), EHUko irakaslea 2008tik, gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Soziologian lizentziatua eta doktorea, bikote berdinzaleetan egunerokotasunean hartzen diren erabakiei buruzko ikerketarekin, “Negozazio prozesuak bikote eredu berdinzaleetan” izena duena (EHU, 2015). Lan horren ondorio nagusiak «Egunerokotasuneko negoziazioak bikote parekideetan» artikuluan jasotzen dira (Uztaro, 94). Haren ikerketa-lerroak feminismoaren baitan kokatzen dira, bereziki bikote-harremanen, maitasun erromantikoaren, bikote-harremanen baitan garatzen den diruaren kudeaketen zein zaintza eta etxeko lanen banaketetan. Gaur egun krisiak zaintza eta etxeko lanen banaketan duen eragina ikertzen du beste kide batzuekin (EHUA 15/28).

Publikazio batzuk:

El dinero en la pareja: reflexiones sobre relaciones de pareja igualitarias, RES. Revista Española de Sociología, ISSN-e 1578-2824, 23, 2015, 9-27

La gestión de la sexualidad en parejas con ideología igualitaria: de la monogamia dada por sentada a la negociación, RIPS: Revista de investigaciones políticas y sociológicas, ISSN 1577-239X, (13), 2014, 67-101

Unibertsitate-ikasketetako sexu-segregaziora hurbilketa, Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, 73, 2010, 93-111