Irantzu Fernandez Rodriguez (Bilbo, 1986)  Soziologian  (UPV/EHU, 2008) eta Gizarte Antropologian Lizentziatua (UPV/EHU, 2012) da eta Ikasketa Feministak eta Generokoetan doktorea (UPV/EHU, 2016). Egun, UPV/EHUko irakaslea da Bilboko Irakasle Eskolan, Hezkuntzaren teoria eta historiako sailean.

Bere doktorego tesian, Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: harremanen antolaketa, gorputz lanak eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean lanean, nerabeen amodio bizipenak eta harremanak aztertu ditu adina, klase soziala eta generoa aldagaiak kontuan izanik. Ikerketa hori Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzako doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko programako diru-laguntzarekin (PREDOC, 2010) egin zuen. Ikerketa prozesu horretan ere, Buenos Aireseko FLACSO unibertsitatean egonaldia egin zuen.

Gai horrekin loturik ere zenbait artikulu argitaratu ditu: «Maitasuna, generoa eta nerabezaroa: ikerketa baten emaitzak» (2010), «Etnografiando el amor en la adolescencia: un estudio en tres centros escolares de Bilbao» (2014),«En busca del amor verdadero: el peso de la perspectiva adultocéntrica entre adolescentes» (2014), edo  «Benetako maitasunik ote? Amodioaren ikuspegi helduzentrikoa nerabeen artean aztergai»(2016).

Ankulegi Antropologia Elkarteko kidea da.