Ixone Fernandez de Labastida Gizarte Antropologian doktorea (UPV-EHU). Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakasle atxikia eta Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Praktika curricularrak eta Garapenerako Lankidetzako dekanordea da.

Bere tesia tokiko garapenaz eta elikaduraren antropologiaren inguruan zihardun arren, 2012tik aurrera, bere ikerlerro nagusia Antropologia Feminista izan da. Zenbait administrazio publikoentzat genero berdintasunaren inguruan aholkularitza lanak eta ikerketa proiektuak eraman ditu aurrera. Harez gero, berdintasunerako agente moduan izandako esperientzia profesionalatik sortutako kezkak, grina ikertzailearekin uztartzen ditu.

Bestalde, gaia honekin lotuta zenbait kongresuetan hartu du parte eta 2017. urtean  Espainiar Estatuko Antropologia Elkarteek ospatutakoan “Teorías y prácticas en torno a la Antropología Feminista” simposioaren koordinatzailetariko bat izan da. Gaiaren inguruan hainbat idazki argitaratu ditu azkenengoa, Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandezek koordinatutako Etnografia Feministak Euskal Herrian (2016) liburuan dago jasoa  non, “Berdintasunerako Politika Publikoen Antropologia” kapitulua argitaratu duen.