Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2005. urtean defendatu zuen UPV-EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean ondorengo izenburua zuelarik: “Euskara, comunidad e identidad : elementos de transmisión, elementos de transgresión”. Lan honek Espainiako Kultur Ministeritzak ematen duen “Marques de Lozoya” delako sari nazionala eskuratu zuen.

Aipatutako formazioaz gain, ondoren aipatzen diren arloetan ere graduondoko ikasketak ditu: Euskal kultura, Genero eta berdintasun politikak, Garapen Jasangarria.

Gizarte-ikerketako teknikari gisa lan egin zuen, aholkularitza eta merkatu-azterketen esparruan, eta gero berdintasunerako teknikari gisa aritu zen Tolosako Udalean (Gipuzkoa). Gaur egun Gizarte Antropologiako irakasle agregatua da UPV-EHUan. Gainera unibertsitate honen barruan dagoen Mikel Laboa Katedraren zuzendaria da.

Hainbat argitalpenen egilea da eta gai ugariko proiektuetan parte hartu du. Dena den, bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta antropologia feministarekin daude lotuta. Paradigma hauek erabiliz, hizkuntza (euskara), euskal kultura, gazteria, emakumeen partehartzea, kirola, aisialdiari loturiko gaiak aztertu izan ditu.

Azkenengo urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu du bere ibilbide zientifikoan, eta horren adibidea dira tarte honetan egindako argitalpenak, komunikazioak, etabar. Horrela, emozioak, gorputza, generoa… bezalako gaiak ditu interesgune egun. Hortik ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean.

Lan horren erakusle dira azken urteotan egindako zenbait argitalpen, besteak beste:

  • Hernández García, Jone M. (2016) “Odolak badu generorik?
Edo zergatik gorputz emeak ez diren bertsoetarako bizitoki“ in Mari Luz Esteban; Jone M. Hernández García (koordinatzaileak). Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia. Bilbao: UPV/EHU. UEU; 27-42.
  • Hernández García, Jone M. (2014) “Begiek entzuten dutena. Emakume bertsolariak euskal kulturaren begiradapean”. In: Aizpuru, Alaitz; Altonaga, Bakarne. Diskurtsoak, erainkuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatean,137-153.
  • Hernández García, Jone M. (2012) “Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora, hanka puntetan”. In: Alvarez Uria, Amaia y Gema Lasarte. Gorputza eta generoa Euskal kulturan eta literaturan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 51-67.