Ikus-entzunezkoen Errealizazioan Goi-mailako Teknikaria da, Gizarte eta Kultur antropologian Graduatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterduna UPV/EHU-n.

Egun, doktoretza tesia gauzatzen dabil UPV/EHU-ko Ikerketa Feministak eta Generokoak Doktoretza programaren barruan. Bertan, plazeraren inguruko praktika feministen analisi bat planteatzen du, hau da, praktika eta teoria feministen barnean plazera eratzeko modua, esanahiak eta diskurtsoak aztertzen ditu. Ikerketa hau master amaierako lanetik abiatzen da.

Ikastetxeetan aniztasun sexualaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa lanetan parte hartu izan du eta, egun, AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. 2012. urteaz geroztik Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zinema eta Sexualitatea Jardunaldien antolakuntzako partaidea da. Nerabe, gazte eta irakasleekin aniztasun sexualaren inguruko zenbait dokumental etnografikoren errealizazioan ere hartu du parte.

PUBLIKAZIOAK:

•Muelas de Ayala, Laura (2016) “Begirada bat jaiei antropologia feministatik: plazera sormen-prozesu eta espazio politiko gisa”, Miren Guilló Arakistain (Koord.) Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak, UEU. 55-70 orr.

•Muelas de Ayala, Laura (2015) El placer como proceso creativo en la transformación feminista, Master Amaierako Lana, UPV/EHU,

•Muelas de Ayala, Laura (2014) Erreseina: Women, Sexuality and the Political Power of Pleasure (Susie Jolly, Andrea Cornwall eta Kate Hawkins, Edk.), AIBR-Revista de Antropología Iberoamericana, 9. liburukia, 3. zk., 327-330 orr. DOI: 10.11156/aibr.0903lib

•Muelas, Laura; Pichardo, José Ignacio; Puche, Luis eta Matías de Stefano (2014) Jóvenes y diversidad sexual. Transformando el presente, construyendo el futuro, 15 minutu.

•Muelas, Laura; Pichardo, José Ignacio; Puche, Luis eta Matías de Stefano (2013) Diversidad sexual y convivencia: una oportunidad educativa, 18 minutu.