Gizarte eta Kultur Antropologian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra (UPV/EHU). Egun, ikertzaile moduan dabil lanean Antropologia Feminista Ikerketa Taldean UPV/EHU.

Ikerketa ibilbidea master amaierako lanarekin hasi zuen punk-rock taldeetan emakumeen parte hartzearen inguruko lanarekin, “Emakumeak punk-rock taldeetan” (2010). 2010 urtean bertan, Tolosako Udaleko “Emakumeek Tolosako historiari egindako ekarpena” II Ikerketa Beka eskuratu eta lehen frankismo garaiko genero femeninoaren eraikuntzaren inguruko ikerketa gauzatu zuen.

2013az geroztik tesi proiektua garatzen ari da Zabalduz 2012: Ingurune produktibo eta sozialarekin lankidetzan prestatzeko ikertzaileentzako programari esker, UPV/EHU eta AHOA Ahozko Artxiboarekin elkarlanean. Tesian lehen frankismoko genero identitateen eraikuntzak aztertzen ditu, analisia botere harremanetan zentratuz eta ikuspegi feminista batetik abiatuz. 2015. urtean egonaldia egin zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofia Fakultateko Instituto Interdisciplinario de Estudios de Género taldean.

Argitalpen nagusiak:

-Maialen Altuna Etxeberria (2016): “Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua” in Esteban, Mari Luz eta Hernandez, Jone Miren (koord.), Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI. Mendera begira dagoen antropologia, Bilbo: UEU-UPV/EHU.

-Maialen Altuna Etxeberria (2015): “Género, obediencia y sociabilidad en el trabajo durante el primer franquismo” in Castillo, Santiago eta Duch, Montserrat (koord.), VIII Congreso de Historia Social. Sociabilidades en la historia, Tarragona: Universidad Rovira i Virgili [CD-ROM].

-Maialen Altuna Etxeberria (2014): “Análisis e interpretación de actitudes de empoderamiento de las personas entrevistadas como elemento significativo de la subjetividad a estudiar” in Las múltiples voces de la historia oral, http://www.ub.edu/historiaoral.barcelona2014/pdf/comunicaciones.pdf

-Maialen Altuna Etxeberria (2014): “Violencia simbólica en la Cuaresma franquista. El miedo como elemento estructurador del sistema de género” in Periferias, fronteras y diálogos. Actas del XIII Congreso de Antropología de la FAAEE.

-Maialen Altuna Etxeberria (2010): Emakumeak punk-rock taldeetan, Master amaierako lana, linean argitaratua. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia UPV/EHU eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programa UPV/EHU. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/21828/Maialen%20Altuna%20MAL.pdf?sequence=1

Experiencia Moderna ikerketa taldeko kidea da eta baita Ankulegi Antropologia Elkartea eta AHOA Ahozko Artxiboa elkarteetako kidea ere.