Gizarte eta Kultur Antropologian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra (UPV/EHU). Egun, ikertzaile moduan dabil lanean Antropologia Feminista Ikerketa Taldean UPV/EHU.

Ikerketa ibilbidea master amaierako lanarekin hasi zuen punk-rock taldeetan emakumeen parte hartzearen inguruko lan batekin, 2010ean amaitua “Emakumeak punk-rock taldeetan” izenburupean. 2010 urtean bertan, Tolosako Udaleko “Emakumeek Tolosako historiari egindako ekarpena” II Ikerketa Beka eskuratu zuen lehen frankismo garaiko genero femeninoaren eraikuntzaren inguruko ikerketa gauzatuz.

2013az geroztik tesi proiektua garatzen ari da Zabalduz 2012: Ingurune produktibo eta sozialarekin lankidetzan prestatzeko ikertzaileentzako programari esker, UPV/EHU eta AHOA Ahozko Artxiboarekin elkarlanean. Tesian lehen frankismoko genero identitateen eraikuntzak aztertzen ditu, botere harremanetan zentratuz eta ikuspegi feminista batetik abiatuz. 2015. urtean egonaldia egin zuen Buenos Aireseko Unibertsitateko (Argentina) Filosofia Fakultateko Instituto Interdisciplinario de Estudios de Género taldean.

Argitalpen nagusiak:

•Maialen Altuna Etxeberria (2016): “Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua” in Esteban, Mari Luz eta Hernandez, Jone Miren (koord.), Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI. Mendera begira dagoen antropologia, Bilbo: UEU-UPV/EHU.

•Maialen Altuna Etxeberria (2015): “Género, obediencia y sociabilidad en el trabajo durante el primer franquismo” in Castillo, Santiago eta Duch, Montserrat (koord.) VIII Congreso de Historia Social. Sociabilidades en la historia, Tarragona: Universidad Rovira i Virgili [CD-ROM].

•Maialen Altuna Etxeberria (2010): Emakumeak punk-rock taldeetan, Master amaierako lana, linean argitaratua. Balioen Filosofia  eta Gizarte Antropologia UPV/EHU eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programa UPV/EHU.

 

Experiencia Moderna ikerketa taldeko kidea da eta baita Ankulegi Antropologia Elkartea eta AHOA Ahozko Artxiboa elkarteetako kidea ere.