Maria Ruiz Torrado (Irun, 1984) antropologoa eta doktorea da Ikasketa Feministak eta Generokoetan (UPV/EHU, 2016). Gaur egunean, irakasle dihardu Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean (UPV/EHU), eta Doktore Berriak Kontratatzeko Beka (UPV/EHU, 2017) ere badu.

Historia (UPV/EHU, 2006) zein Gizarte eta Kultur Antropologia (UPV/EHU, 2008) ikasi ondoren, Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterra (UPV/EHU, 2010) egin zuen. Gero, doktoregoa egiteari ekin zion, Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean, Doktoretza-aurreko Beka (Eusko Jaurlaritza, 2013-2016) batekin. Emaitza Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (2016) doktore-tesia izan zen; non Arabako, Iruñeko eta Martuteneko kartzelatan itxitako emakumeen bizipenak jorratzen dituen, arreta berezia jarrita espetxealdiko genero-desberdinkeriei eta horiei aurre egiteko emakume atxiloek gauzaturiko erresistentzia-praktikei.

Doktore-tesiaz harago, Antropologia Feministaren baitako lehen urratsak honako ikerketen egilekide gisa eman zituen: “Emakumeek Tolosako Historiari egindako ekarpenak” (Tolosako Udala, 2008-2009), “Emakumeak Irunen (1931-1992): euren memorien etnografia” (Irungo Udala, 2009-2011) eta “Emakume preso ohiak: hauskortasuna eta autonomia” (Emakunde, 2011-2012).

Red GEISPE eta SinRejas ikerketa-sareetako kidea da, baita ANKULEGI Antropologia Elkartekoa ere.

Argitalpenak:

• RUIZ TORRADO, Maria (2018): “Género, poder y resistencia: las mujeres encarceladas como agentes”, in Elisabet Almeda Samaranch, Vivianne Cantalapiedra García eta Monica Marginet Flinch (koordk.), Mujeres, Sistema Penal y Exclusión Social. Construyendo Alternativas desde el Género, Copalqui Editorial, Bartzelona. [2018an argitaratuko da]

•RUIZ TORRADO, Maria (2017): Kartzela genero-erakunde bezala: bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean, UEU, Bilbo.

• RUIZ TORRADO, Maria (2016): “Murrua murru (besterik ez) denean. Kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikak aztergai”, in Mari Luz Esteban Galarza eta Jone M. Hernandez Garzia (koordk.), Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia, UPV/EHU, UEU, Bilbo, 103-119.

• RUIZ TORRADO, Maria (2016): “Espetxeko genero-diskriminazioa hizpide: Euskal Herriko presondegietako atxiloen, langileen eta elkarteetako kideen ikuspegiak”, Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 98, 5-29.

 

maria.ruizt@ehu.eus