María Zapata Hidalgo Psikologian (USAL, 2006) eta Gizarte eta Kultur Antropologian (UNED, 2013) lizentziatua da eta Ikerketa Feministak eta Generokoak (UPV/EHU, 2014) masterduna. 2015. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Ikertzaile ez doktoreen doktoretza-aurreko formakuntza-programako bekaduna da. Ikertzaile ez doktore moduan Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailera lotua dago eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko partaidea da, Donostia-San Sebastián (España).

Egun gauzatzen ari den doktorego-tesian depresio batetik pasa diren pertsonen osatze prozesuak aztertzen ditu eta gorputz etnografia eta etnografia feminista ditu metodologia moduan. Ikerketa honetan osasun-gaixotasun-arreta prozesuetan pertsona eta kolektiboek duten agentzia gaitasuna aztertzen du. Generoaren aldagaia ikerketa proiektuaren fase guztietan modu transbertsalean lantzen du, adina edo maila sozioekonomikoa bezalako beste batzuekin elkarreraginean. Gainera, gorputza analisiaren zentroan jartzen du, subjektu eta kolektiboen dimentsio gorpuztua analisian sartuz eta, honela, osasun eta medikuntza antropologietako lanetan ikuspegi holistikoago bat bermatuz.

Interesatzen zaizkion ikerketa ildoak honakoak dira: gorputzaren eta emozioen antropologia, antropologia feminista, osasunaren eta medikuntzaren antropologia eta metodologia eta epistemologia feministak.

Bere publikazioen artean nabarmentzen dira:

– 2014: Depresión y procesos de recuperación: agencia, género y prácticas corporales, [linean], Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila UPV/EHU eta MDe Ikasketa Feministak eta Generokoak Unibertsitate Masterra UPV/EHU.

– 2016: “Suspertzea depresioetan: haragiztaturiko ondoez sozial gorpuztuaren aurrean, gorputz agentea”, in Esteban, Mari Luz eta Hernández García, Jone M. (koord.) Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. Mendean begira dagoen antropologia. Bilbo, Udako Euskal Unibersitatea eta Euskal Herriko Unibersitatea, 153-175 orr.

– 2017: “Importancia de la agencia y las prácticas corporales en la recuperación de las depresiones”, (Con)textos: revista d’antropologia i investigació social, 7, 73-88 orr.

– 2018: “Un caso de etnografía encarnada: las prácticas corporales como herramienta medológica y de análisis”, En Esteban, Mari Luz y Hernández García, Jone M. (koord.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, Barcelona, Bellaterra, 251-272 orr.

– 2018: Recuperación en depresiones: agencia, género y prácticas corporales. Una etnografía feministas y corporal, Editorial Académica Española.

Gainera, Grupo de 9 Universidades elkarteak antolatutako “I Premio de investigación en estudios de género” saria irabazi zuen bere Master Amaierako Lanarengatik (2016). La vida en el túnel (2014) antzezlanaren zuzendari eta aktorea ere bada, ikerketa etnografiko batean oinarritua dagoena. Bestalde, zapalduen eta osasun mentalaren inguruko Haize Eroak (2014-egun) antzerki proiektuaren ko-dinamizatzailea da.