Soziologian lizentziatua da (2011 urtean) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra burutu zuen (2012 urtean), bertan, ikasturteko ikasle onenaren saria eskuratu zuen (2013 urtean). Gaur egun, Soziologia II Departamentuko irakaslea da.

Orain arte landutako eta lantzen ari den ikerketa lerroak hauek dira: parte hartze soziopolitikoa, hiritartasuna, denboraren soziologia, denbora aurrekontuen inkestak, lanaren soziologia, etxeko eta zaintza lanak, ekonomia feminista.

Eskuartean dituen ikerketak: Doktorego tesia amaitu berri du ‘Presentzia hirukoitzaren’ inguruan, hain zuzen ere, etxeko eta zaintza lanak, enplegua eta parte hartze soziopolitikoa egunerokoan uztartzeko aukerak eta oztopoak aztertzea helburu duen ikerketa. Matxalen Legarreta (EHU) eta Teresa Torns (UAB) tesi zuzendaritzat izan ditu eta Espainiako Hezkuntza Ministerioko diru-laguntza lortu zuen hau burutzeko (2013-2017). Bestalde, krisi ekonomikoaren eragina etxeko eta zaintza lanen banaketa eta erantzunkidetasunean aztertzea helburu duen ikerketa proiektua burutzen ari da (EHUA 15/28).

Horrez gain, mugimendu sozialetan aritua da, zehazki, gaur egun Bilgune Feministako kidea da eta tarteka Emagin elkartearekin kolaborazioak egiten ditu.

Publikazioak esanguratsuak:

-Sagastizabal, Marina eta Legarreta, Matxalen (2016): “«La triple presencia-ausencia»: una propuesta para el estudio del trabajo doméstico-familiar, el trabajo remunerado y la participación sociopolítica”, Papeles del CEIC, 151, 2016-1.

-Sagastizabal, Marina eta Luxan, Marta (2015): “Generoa eta Denbora erabilera” in Legarreta, M (Ed.): Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora-Aurrekontuen inkesta, 1993-2013, Eustat, Vitoria-Gasteiz, 383-423. Interneten eskuragarri: http://eu.eustat.eus/elementos/ele0013200/Bi_hamarkadako_gizarte-aldaketa_Euskal_AEn_denboraren_erabileraren_bitartez_1993-2013_Denbora_Aurrekontuen_Inkesta/inf0013239_e.pdf

-Sagastizabal, Marina (2014): “Vivencias del tiempo social: compaginar la participación política, el cuidado y el empleo” in Araujo, E., Duque, E., Franch, M., Duran, J. (Ed.): Tempos Sociais e o Mundo Contemporâneo – As crises, As Fases e as Ruturas, CECS, Braga (Portugal) 221-232.