Soziologian Lizentziatua UPV/EHUtik eta Soziologian Nazioarteko Doktorea unibertsitate beretik. Gradu-ondoko ikasketak burutu ditu UPV/EHUn (Especialista Universitario en Investigación Social Aplicada) eta Universidad Complutense de Madriden (Especialista Praxis de la Sociología del Consumo: Teoría y Práctica de la Investigación de Mercados). Gainera, ikerketa egonaldiak egin ditu Universidad Autonoma de Madriden, Universidad Nacional Autonoma de Mexicon eta Cardiff Universityn. Bere ikerketa lerro nagusiak dira: etxeko lana eta zaintza, genero ezberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia. Bizitzaren sostengarritasuna zentroan jartzen duen begirada feministatik egiten du lan.

2008tik gaur egun arte Soziologia 2 Saileko irakaslea da. Graduko ikasketetan, Eguneroko Bizitzaren Soziologiako irakaslea da Soziologia Graduan eta Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaikoa Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan. Gradu-ondoko ikasketetan, irakaslea da metodologia feminista, denbora eta genero ezberdintasunak eta etxeko lana eta zaintzaren inguruko irakasgaietan ondorengo EHUko Masterretan: Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan, Ikerketa Feministak eta Generokoak, Berdintasun Masterrean. Halaber, Soziologia Graduko koordinatzailea ere bada.

Ikerketa eta irakaskuntzaz gain, udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin elkarlana egiten du sarritan gizarte esku-hartzearen esparruan ikerketak burutuz eta bere ikerketa gaien inguruan hitzaldiak eta formazio zein sentsibilizazio ikastaroak eskainiz.

Azken argitalpenak:

•LEGARRETA, MATXALEN (2017) “Notas sobre la crisis de cuidados: distribución social, moralización y reciprocidad del tiempo donado en el ámbito doméstico-familiar”. Arbor, 193 (784): a381.

•MOLINIER, PASCALE; LEGARRETA, MATXALEN (2016) “Subjetividad y materialidad del cuidado: ética, trabajo y proyecto político”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research, 1:1-14.

•SAGASTIZABAL, MARINA; LEGARRETA, MATXALEN (2016) “La «Triple presencia-ausencia». Una propuesta para el estudio del trabajo doméstico-familiar, el trabajo remunerado y la participación sociopolítica”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research, 1:1-29.

•MOGOLLÓN, IRATI; LEGARRETA, MATXALEN (2015) “Estrategias colectivas para la sostenibilidad de la vida en tiempos de crisis. El caso de Calafou”. Encrucijadas. Revista Crítica de Ciencias Sociales, 9:1-26.

•LEGARRETA, MATXALEN (koord.) (2015) Dos décadas de cambio social en la C. A. de Euskadi a través del uso del tiempo. Encuesta de Presupuestos de Tiempo, 1993-2013. Vitoria-Gasteiz: Eustat.

•MENDIA, IRANTZU; LUXÁN, MARTA; LEGARRETA, MATXALEN; GUZMAN, GLORIA; ZIRION, IKER; AZPIAZU, JOKIN (2015) Otras formas de (re)conocer. Reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista. Donostia-San Sebastian: Hegoa, SIMReF.

•LEGARRETA, MATXALEN (2014) “Cuidados y sostenibilidad de la vida. Una reflexión a partir de las políticas de tiempo”. Papeles del CEIC International Journal on Collective Identity Research. 104:1-36.