Jaime Altuna Ramírez
JAIME ALTUNA RAMÍREZ
Gizarte Antropologian graduatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, “Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta”. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da.
Ibilbide profesional luzea du hezkuntza ez-formalaren esparruan, eta hainbat programatan parte hartu zuen: haurrentzako kale-antzerkia, haurrentzako telebista-programen ekoizpena, irakurketarako animazio-programak, udalekuak, aisialdiko programen kudeaketa eta antolaketa, aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, besteak beste.
Bere ikerketa-ildoak hizkuntza-antropologia eta antropologia-feministarekin lotuta daude eta, lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016) eta “Maitasun deserosoak. Euskal Herriko zenbait gizonen bizipenak eta gogoetak” (2015) eta “Euskara Kirolkide” (2020-2023).
Publikazio batzuk:
- Altuna, Jaime (2023). “Investigar para escuchar las voces adolescentes: Etnografía con adolescentes desde una epistemología feminista”. Clivatge. Estudis I Tesitimonis Del Conflicte I El Canvi Social, (11).
- Jone Miren Hernández & Jaime Altuna Ramírez (2022) “Communities of practice and adolescent speakers in the Basque Country. Research and transformation face-to-face” Journal of Multilingual and Multicultural Development, 43-1: 32-42.
- Hernandez, Jone, Iñarra, Maialen eta Altuna, Jaime (2021) “Babesguneak: euskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera” in BAT soziolinguistika aldizkaria, 120:47-72.
- Hernandez, Jone eta Altuna, Jaime (2021) “Gazteak eta euskararen erabilera: egin gabeko galderak” in Euskera 65,2:445-479.
- Colombo, Alba; Altuna, Jaime eta Oliver-Grasiot, Esther (2021) “Playing with fire collectively: contemporary cultural rites as devisers and outcomes of community networks” in Event Management. Cognizant Communication Corporation. Volume 25, Number 1:57-68(12). DOI: https://doi.org/10.3727/152599520X15894679115475
- Altuna, Jaime eta Hernandez, Jone M. (2019) “Retos metodológicos en el estudio de las prácticas lingüísticas de jóvenes y adolescentes” in Fernando Ramallo, Estibaliz Amorrortu eta Maite Puigdevall (eds.) Neohablantes de lenguas minorizadas en el Estado español. Madrid: Iberoamericana Vervuert.
- Ozaita, Josu eta Altuna, Jaime (2018) Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa. Eibarko Udala eta Udako Euskal Unibertsitatea.
- Altuna, Jaime (2018) “Un recorrido etnográfico por la geografía amorosa de algunos hombres vascos” in Mari Luz Esteban; Jone M. Hernández García (coord.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca. Barcelona: Edicions Bellaterra.
- Altuna, Jaime eta Hernandez, Jone (2018) “% 2,7a. Euskara, generoaz mintzo?” in BAT soziolinguistika aldizkaria, 106:115-144.