Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (AFIT) Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa talde finkoa da. Talde hau ikerketa proiektu eta kontratuetan, publikazioetan eta doktoretza tesien zuzendaritzan ibilbide luzea duten irakasleez zein ikertzaile hasi berriez dago osatua.

Ikerketa talde honen berezitasuna marko teoriko eta metodologiko feminista da. EAEan ezaugarri hau nagusi duen ikerketa talde bakarra da. 2008-2009 ikasturtetik Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterraren antolakuntza eta irakaskuntzan ere hartzen dugu parte eta baita izen bereko doktoretza programan ere (UPV/EHU).

Gure ikerketa lerro nagusiak lau dira: (1) Gaur egungo egoera politiko eta ekonomikoan desparekotasun eta bazterketa prozesuak. (2) Eremu ezberdinetako parekidetasun politikak eta politika feministak. (3) Emozioak, praktikak eta gorputz politikak, eta identitateen birformulazioa. (4) Ikuspegi teoriko eta metodologiko ezberdinen berrikustea.

Ikerketa talde honen berezitasuna marko teoriko eta metodologiko feminista da.