Uzuri Aboitiz Hidalgo

Ekoizpen Zientifikoa 

ORCID

Uzuri Aboitiz doktoratu ondoko ikertzailea da antropologian (Eusko Jaurlaritza 2024-2029) Mexikoko Centro de Investigaciones y Estudios Superiores en Antropología Social (Ciesas) eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Finantzarizazioak erreprodukzio sozialaren eremuan izaten ari den hedapenarekin kezkatuta, zorpetzeak emakumeengan dituen adierazpen eta inplikazio partikularrak ikertzen ditu.
Antropologian nazioarteko doktorea da Bartzelonako Unibertsitatetik, eta bere tesiak 2008ko krisiak eta austeritate politikek Euskal Herriko hiri desindustrializatu bateko langile klaseen bizitza eta bizitza proiektuetan izandako eraginak aztertu zituen. Etxeko ekonomien behaketaren bidez, erreproduzio sozialaren harremanen eraldaketetan jartzen du arreta. Bere lana ekonomia politikoaren, ekonomia moralaren eta ekonomia feministaren teorien esparruan kokatzen da.
Antropologia Feministako Ikerketa Taldeaz (Euskal Herriko Unibertsitatea) gain, “Grup d’Estudios sobre Reciprocitat” (Bartzelonako Unibertsitatea) eta “Seminario Internacional de Antropología del Dinero y la Economía” (CIESAS eta Kaliforniako Unibertsitatea) taldeetako kidea da. “Antropologia ekonomikoa”, “Antropologia eta Gizarte Langintza”,”Globalizazioa eta Munduko sistema ekonomikoa ” eta “Baztertze eta Gizarteratze Mekanismo eta Prozesuak” irakasgaietako irakaslea izan da Bartzelonako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bartzelonako Unibertsitateko “Antropologia i Etnografia” masterrean irakasle gonbidatua da. Horrez gain espezializazio-ikastaroak eman ditu “Ekonomia Feministan”, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearentzat. Gaur egun, landa-lana egiten ari da Mexikon, zorpetutako etxe-taldeekin.