Maider Galardi Fernandez de Aguirre

Ikasketaz Soziologoa (EHU/UPV 2013-2017), Zientzia Politikoen eta Administraizo Publikoaren gradua amaitzeko urtebeteren faltan hasi nintzen Berria egunkarian kazetari moduan lanean. Ordutik, ikerketa eta kazetaritza, biak uztartu ditut, beti ere gatazka gaiak eta feminismoa ardatz hartuta.

Egunkarian lanean ari nintzela egin nuen Ikasketa Feministen eta Generokoen Masterra (EHU/ UPV 2018), eta horren bidez aukera izan nuen Komunitateak Ehuntzen proiektuan parte hartzeko. AFITekin edukitako lehen harremana izan zen hori. Ondorengo urteak Berrian pasatu ditut batez ere euskal gatazkari feminismotik begira eta indarkeria matxistaren askotariko adierazpideei arreta jartzen.

Hain justu, 2021eko urtarriletik Eusko Jaurlaritzaren doktore aurreko laguntzari esker bi gaiak uztartu ditut: euskal gatazkan inplikatuta egon ez, baina senide edo lagunen baten parte hartzea dela eta indarkeria jasan duten emakumeekin lanean nabil, gurutzatutako gatazkak, bizi izandako biolentziak eta egoerari aurre egiteko praktika erresistenteak kontuan hartuz. Ikasketa Feministen eta Generokoen doktore programan ari naiz lanean, beraz, AFIT ikerketa taldean.