Mari Luz Esteban Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean, eta 1994an. unibertsitatean hasi zen lanean: lehenik, Leongo Unibertsitatean (1994-1996), gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996-1998), eta 1998tik aurrera EHUn, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako arduraduna den.

Doktore tesia aurkeztu ondoren, ikuspegi teoriko-metodologiko berria garatzen hasi zen: gorputzaren antropologia. Arlo horretako bere argitalpen nagusiena hauxe da: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Barcelona: Edicions Bellaterra, 2004). 2011n, maitasunaren inguruko diziplinarteko proiektu baten ondorioz, Crítica del Pensamiento Amoroso (Barcelona: Edicions Bellaterra, 2011) liburua argitaratu zuen, ideologia erromantikoaren berrikuspen teorikoa eta maitasun eta generoaren inguruko etnografía landuz.

Bere lanek badute proiekzioa unibertsitatean baina baita bestelako eremu sozial eta politikoetan ere, batez ere, arlo feministan.

Bere argitalpenen artean badaude beste hauexek ere:

•Esteban, Mari Luz (2006) El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista. Salud Colectiva, 2(1):9-20, Urtarrila-Apirila.

•Esteban, Mari Luz (2013) “Gorputzak eta politika feministak. Feminismoa gorputz gisa”. In: Castillo, Isa; Iratxe Retolaza (koord.) Genero ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: Edo! Argitaletxea, orr. 169-204.

•Medina Doménech, Rosa M.; Mari Luz Esteban; Ana Távora Rivero (2014) “Moved by love: How Love Research can change our deep-rooted emotional understandings and affective consciousness”. In: Jónasdottir, Anna G.; Ann Ferguson. Love: A Question for Feminism in the Twenty-First Century. New York/London: Routledge.

•Esteban Galarza, Mari Luz; Bullen, Margaret; Díez Mintegui, Carmen; Hernández García, Jone M.; Imaz Martínez, Elixabete (2016) Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: Jóvenes y relaciones de género en el País Vasco. Certámenes Emakunde. Vitoria-Gasteiz: Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

•Jone M. Hernández Garcíarekin batera, Etnografia feministak. XXI. mendera begira dagoen antropologia liburua koordinatu du (Bilbo: UEU eta UPV/EHU, 2016).

AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.