Mari Luz Esteban Galarza (Koordinatzailea)

MARI LUZ ESTEBAN Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Barcelonako Universitat-ean, eta 1994an. unibertsitatean hasi zen lanean: lehenik, Leongo Unibertsitatean (1994-1996), gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1996-1998), eta 1998tik aurrera EHUn, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako arduraduna den.

Doktore tesia aurkeztu ondoren, ikuspegi teoriko-metodologiko berria garatzen hasi zen: gorputzaren antropologia. Arlo horretako bere argitalpen nagusiena hauxe da: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Barcelona: Edicions Bellaterra, 2004). 2011n, maitasunaren inguruko diziplinarteko proiektu baten ondorioz, Crítica del Pensamiento Amoroso (Barcelona: Edicions Bellaterra, 2011) liburua argitaratu zuen, ideologia erromantikoaren berrikuspen teorikoa eta maitasun eta generoaren inguruko etnografia landuz.

Bere lanek badute proiekzioa unibertsitatean baina baita bestelako eremu sozial eta politikoetan ere, batez ere, arlo feministan.

AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.

Publikazio batzuk:

  • Esteban, Mari Luz (2006) “El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista“. Salud Colectiva, 2(1):9-20, Urtarrila-Apirila.
  • Esteban, Mari Luz (2013) “Gorputzak eta politika feministak. Feminismoa gorputz gisa”. In: Castillo, Isa; Iratxe Retolaza (koord.) Genero ariketak. Feminismoaren subjektuak. Donostia: Edo! Argitaletxea, orr. 169-204.
  • Medina Doménech, Rosa M.; Mari Luz Esteban; Ana Távora Rivero (2014) “Moved by love: How Love Research can change our deep-rooted emotional understandings and affective consciousness”. In: Jónasdottir, Anna G.; Ann Ferguson. Love: A Question for Feminism in the Twenty-First Century. New York/London: Routledge.
  • Esteban Galarza, Mari Luz; Margaret Bullen; Carmen Díez Mintegui; Jone M. Hernández García; Elixabete Imaz Martínez (2016) Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: Jóvenes y relaciones de género en el País Vasco. Certámenes Emakunde. Vitoria-Gasteiz: Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.
  • Jone M. Hernández Garcíarekin batera, Etnografia feministak. XXI. mendera begira dagoen antropologia liburua koordinatu du (Bilbo: UEU eta UPV/EHU, 2016).
  • Hernández García, Jone M.; Mari Luz Esteban; Margaret Bullen (2016) “Feminismoa, euskal antropologiaren elikagai eta akuilu: 30 urteko ibilbide oparoa”. In: Esteban, Mari Luz; Jone M. Hernández (koord.) Etnografia feministak. XXI. mendera begira dagoen antropologia. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatea, 7-22.
  • Esteban, Mari Luz (2016) “Maitasun harremanak eta elkar babeserako sareak edo komunitateak: emakume feministen esperientziak”. In: Esteban, Mari Luz; Jone M. Hernández (coord.) Etnografia feministak. XXI. mendera begira dagoen antropologia. Bilbo: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 261-275.
  • Esteban, Mari Luz (2017) Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Zarautz: Susa (Lisipe).
  • Esteban, Mari Luz (2018) “Herida de política y cárcel. El relato encarnado de una activista”. Disparidades. Revista de Antropología, LXXIII(2):1-21.
  • Esteban, Mari Luz (2018) “Obstáculos y oportunidades en las innovaciones democráticas. El cuerpo a cuerpo de la política feminista”. In: Martínez Palacios, Jone (koord.) Innovaciones democráticas feministas. Madrid: Dykinson, 173-181.
  • Esteban, Mari Luz (2019) “Antropología feminista: diálogos y tensiones con la antropología y el feminismo”. In: Cobo, Rosa (ed.) La imaginación feminista. Debates y transformaciones disciplinares. Madrid: Los Libros de la Catarata, 79-113.
  • Esteban, Mari Luz (2019) “Maitasuna erdigunetik kanpo. Maitasun-ideologia arrozteko dekalogoa”. Jakin, 233-234:35-66.

Saiakerez gain, bi poesia-liburu ditu argitaratuak: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019).

https://orcid.org/0000-0001-6258-6578