Amaia Agirre Miguélez

AMAIA AGIRRE MIGUÉLEZ (Gasteiz, 1983), EHUko irakaslea 2008tik, gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Soziologian lizentziatua eta doktorea, bikote berdinzaleetan egunerokotasunean hartzen diren erabakiei buruzko ikerketarekin, “Negozazio prozesuak bikote eredu berdinzaleetan” izena duena (EHU, 2015). Lan horren ondorio nagusiak «Egunerokotasuneko negoziazioak bikote parekideetan» artikuluan jasotzen dira (Uztaro, 94). Haren ikerketa-lerroak feminismoaren baitan kokatzen dira, bereziki bikote-harremanen, maitasun erromantikoaren, bikote-harremanen baitan garatzen den diruaren kudeaketen zein zaintza eta etxeko lanen banaketetan. Esaterako, krisiak zaintza eta etxeko lanen banaketan duen eragina ikertu izan ditu hainbat kiderekin (EHUA 15/28) eta egun MINECO-k (Ministerio de Economía, Industria y Competitividad) sustatutako ‘Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos y redefinición de la ciudadanía’ izena duen ikerketan parte hartzen du (kodea CSO2017-82903-R; epea 2018-2021).

Publikazio batzuk: