Maider Galardi Fernandez de Aguirre

Ekoizpen zientifikoa

ORCID

Ikasketa Feministetan eta Generokoetan doktorea (2025). Soziologia (EHU 2013-2017), ikasi zuen eta Zientzia Politikoen eta Administraizo Publikoaren gradua amaitzeko urtebeteren faltan hasi zen Berria egunkarian kazetari moduan lanean. Ordutik, ikerketa eta kazetaritza, biak uztartu ditu, beti ere gatazka gaiak eta feminismoa ardatz hartuta.
Egunkarian lanean ari zela egin zuen Ikasketa Feministen eta Generokoen Masterra (EHU 2018), eta horren bidez aukera izan zuen AFITen eskutik Komunitateak Ehuntzen proiektuan parte hartzeko.
2021eko urtarriletik 2024ko urrira arte Eusko Jaurlaritzaren doktore aurreko laguntza izan du Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak 1980-1990ko hamarkadetan senide eta lagunak auzian inplikatuta izan zituzten andreen gatazken, indarkerien era praktika erresistenteen bilketa feminista tesia ontzeko. Ordutik, EHUko Soziologia Sailean dihardu ikerlari irakasle moduan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen segitzen du betiere gaurkotasun politikoari eta ikerketari ikuspegi feministatik begira.