Irantzu Fernandez Rodriguez

IRANTZU FERNANDEZ RODRIGUEZ (Bilbo, 1986) Soziologian (UPV/EHU, 2008) eta Gizarte Antropologian Lizentziatua (UPV/EHU, 2012) da eta Ikasketa Feministak eta Generokoetan doktorea (UPV/EHU, 2016). Egun, UPV/EHUko irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologian sailean.

Bere doktorego tesian, Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia: harremanen antolaketa, gorputz lanak eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean lanean, nerabeen amodio bizipenak eta harremanak aztertu ditu adina, klase soziala eta generoa aldagaiak kontuan izanik. Ikerketa hori Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzako doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko programako diru-laguntzarekin (PREDOC, 2010) egin zuen. Ikerketa prozesu horretan ere, Buenos Aireseko FLACSO unibertsitatean egonaldia egin zuen. Gai horren inguruan zenbait artikulu eta hitzaldi egin ditu.

Beste ikerketa batzuetan ere parte hartu du, antropologikoak zein diziplina anitzekoak: “Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía” (MIMECOR17/P12), “Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik” (Gipuzkoako Foru Aldundia-UPV/EHU) edota “El Programa Municipal de Educación de Calle (PEC) de Vitoria-Gasteiz: historia de una trayectoria y proyección al futuro” (Gasteizko Udala).

Ankulegi Antropologia Elkarteko kidea da.

Argitalpen batzuk: