Jaime Altuna Ramírez
Gizarte Antropologian graduatua da eta doktorea da Ikasketa Feministak eta Generokoetan (UPV/EHU, 2023) “Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta” izenburu duen doktore-tesia egin ondoren. Ibilbide profesional luzea du hezkuntza ez-formalaren esparruan eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Bere ikerketa-ildoak hizkuntza-antropologia eta antropologia-feministarekin lotuta daude eta, lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Hizkuntza eta genero olatuak eraldaketaren bidean (Pasaia 2024-2025)”, “Haur txikiak dituzten gurasoen hizkuntza-bizipenak, -praktikak eta harreman-sareak Bilbon” (2023-2025), “Euskara Kirolkide” (2020-2023), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016) eta “Maitasun deserosoak. Euskal Herriko zenbait gizonen bizipenak eta gogoetak” (2015).