Maria Ruiz Torrado

MARIA RUIZ TORRADO (Irun, 1984) antropologoa eta doktorea da Ikasketa Feministak eta Generokoetan (UPV/EHU, 2016). Irakasle moduan lan egiten du Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean (UPV/EHU).

Historia (UPV/EHU, 2006) zein Gizarte eta Kultur Antropologia (UPV/EHU, 2008) ikasi ondoren, Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterra (UPV/EHU, 2010) egin zuen. Gero, doktoregoa egiteari ekin zion, Mari Luz Estebanen zuzendaritzapean, Doktoretza-aurreko Beka (Eusko Jaurlaritza, 2013-2016) batekin. Emaitza Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean (2016) doktore-tesia izan zen; non Arabako, Iruñeko eta Martuteneko kartzelatan itxitako emakumeen bizipenak jorratzen dituen, arreta berezia jarrita espetxealdiko genero-desberdinkeriei eta horiei aurre egiteko emakume atxiloek gauzaturiko erresistentzia-praktikei.

Doktore-tesiaz harago, Antropologia Feministaren baitako lehen urratsak honako ikerketen egilekide gisa eman zituen: “Emakumeek Tolosako Historiari egindako ekarpenak” (Tolosako Udala, 2008-2009), “Historia de las mujeres en Irun. 1931-1992” (Irungo Udala, 2009-2011) eta “Mujeres ex-presas: vulnerabilidad y autonomía” (Emakunde, 2011-2012).

Red Geispe eta SinRejas ikerketa-sareetako kidea da, baita Ankulegi Antropologia Elkartekoa ere.

Publikazio batzuk:

  •  RUIZ TORRADO, Maria; FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, Irantzu; BULLEN, Maggie; AGIRRE MIGUÉLEZ, Amaia (2020): “Errenteria. Aniztasuna eta horizontaltasuna antolatzen”, in Mari Luz Esteban Galarza (arg.), Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, 45-53.
  • RUIZ TORRADO, María; FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, Irantzu; BULLEN, Maggie; AGIRRE MIGUÉLEZ, Amaia (2020): “Errenteria. Organizar la diversidad y la horizontalidad”, in Mari Luz Esteban Galarza (arg.), Tejiendo comunidades desde iniciativas populares, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo, 45-53.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2020): “Queer Discourses and Practices in the Basque Feminist Movement”, in Marta Luxán, Jone Miren Hernández eta Xabier Irujo (arg.), LGBTQI+ in the Basque Country, Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno, 35-55.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2019): “La carpeta de Simone: objetos, género y extranjería en la experiencia carcelaria”, Etnográfica. Revista do Centro em Rede de Investigação em Antropologia, 23 (2): 275-298.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2019): “Kartzelako harremanak eta erresistentzia-praktikak: emakume presoen giltzapeko agentziari buruzko zertzelada batzuk”, in Oihana Etxebarrieta Legrand, Maria Ruiz Torrado eta Laura Vara Jimenez (koordk.), Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko, UEU, Bilbo, 83-100.
  • ETXEBARRIETA LEGRAND, Oihana, RUIZ TORRADO, Maria, eta VARA JIMENEZ, Laura (koordk.) (2019): Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko, UEU, Bilbo.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2019): “Género, poder y resistencia: las mujeres encarceladas como agentes”, in Vivianne Cantalapiedra García, Mónica Marginet Flinch eta Elisabet Almeda Samaranch (koordk.), Desigualdades y cárceles de mujeres. Voces y debates desde el feminismo, Copalqui Editorial, Bartzelona, 89-106.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2018): “Resistencias sexo-afectivas en prisión: un acercamiento a la agencia de las mujeres encarceladas”, in Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernández García (koodk.), Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, Bellaterra, Bartzelona, 159-181.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2017): Kartzela genero-erakunde bezala: bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean, UEU, Bilbo.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2016): “Murrua murru (besterik ez) denean. Kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikak aztergai”, in Mari Luz Esteban Galarza eta Jone M. Hernandez Garzia (koordk.), Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia, UPV/EHU, UEU, Bilbo, 103-119.
  • RUIZ TORRADO, Maria (2016): “Espetxeko genero-diskriminazioa hizpide: Euskal Herriko presondegietako atxiloen, langileen eta elkarteetako kideen ikuspegiak”, Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 98, 5-29.

https://orcid.org/0000-0003-2150-2045

maria.ruizt@ehu.eus