María Zapata Hidalgo
María Zapata Hidalgo Psikologian (USAL, 2006) eta Gizarte eta Kultur Antropologian (UNED, 2013) lizentziatua da eta Ikasketa Feministak eta Generoko-en Doktore (UPV/EHU, 2019). 2015-2018 urteen artean Eusko Jaurlaritzako Ikertzaile ez doktoreen doktoretza-aurreko formakuntza-programako bekaduna izan zen. Ikertzaile ez doktore moduan Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailera lotua egon da eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko partaidea da.
Defendatu zuen doktorego-tesian depresio batetik pasa diren pertsonen osatze prozesuak aztertzen ditu eta gorputz etnografia eta etnografia feminista ditu metodologia moduan. Ikerketa horretan osasun-gaixotasun-arreta prozesuetan pertsona eta kolektiboek duten agentzia gaitasuna aztertzen du. Generoaren aldagaia ikerketa proiektuaren fase guztietan modu transbertsalean lantzen du, adina edo maila sozioekonomikoa bezalako beste batzuekin elkarreraginean. Gainera, gorputza analisiaren zentroan jartzen du, subjektu eta kolektiboen dimentsio gorpuztua analisian sartuz eta, honela, osasun eta medikuntza antropologietako lanetan ikuspegi holistikoago bat bermatuz.
2016. urtean, 9 Unibertsitate Taldeak emandako “Genero-ikasketen ikerketa-saria” irabazi zuen Master Amaierako Lanagatik, eta hainbat topaketa akademiko antolatzen parte hartu du, hala nola “Buru-osasuna lehen pertsonan” Udako Ikastaroa (EHU, 2019) edo antropologiari eta afektuei buruzko hainbat mahai-inguru (AIBR-ko 2018 eta 2019 urteotako kongresuak). Gaur egun, Ankulegiko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta komunitate-prozesuetako antzezle eta dinamizatzailea ere bada: esaterako, Why not? Fundazioarekin Haize Eroak (Donostia) eta Harrotu Hileak (Tabakalera Arte Zentroan, Donostia) bezalako proiektuetan parte hartu du.
Interesatzen zaizkion ikerketa ildoak honakoak dira: gorputzaren eta emozioen antropologia, antropologia feminista, osasunaren eta medikuntzaren antropologia eta metodologia eta epistemologia feministak.
Publikazio batzuk:
- Zapata, M. (2019), La depresión y su recuperación. Una etnografía feminista y corporal. Tesis Doctoral, UPV/EHU.
- Zapata, M. (2019), “Un estudio etnográfico sobre las depresiones: aportes al modelo de la recuperación y a la noción de bienestar”, en Laredo, J.C.; Arruda, A. y Chávez, J. (eds.) Construir subjetividad. Aproximaciones etnográficas a la práctica psi, Madrid: UNED.
- Zapata, M. (2018), Recuperación en depresiones: agencia, género y prácticas corporales. Una etnografía feministas y corporal, Editorial Académica Española.
- Zapata, M. (2018) “Un caso de etnografía encarnada: las prácticas corporales como herramienta metodológica y de análisis”, en Esteban, M.L. y Hernández, J.M. (coords.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, Barcelona: Bellaterra, 251-272.
- Barba, Marta y Zapata, María (2018) “Semillas y psicofármacos en el contexto vasco. Etnografías sobre cuerpos biotecnológicos y configuración de la vida”, en AIBR, Revista de Antropología Iberoamericana, 13(03): 407-430.
- Zapata, María (2017) “Importancia de la agencia y las prácticas corporales en la recuperación de las depresiones”, en (Con)textos: revista d’antropologia i investigació social, 7: 71-85.
- Zapata, María (2016) “Suspertzea depresioetan: haragiztaturiko nahigabe sozialaren gorputzuaren aurrean, goputz agentea”, en Esteban, M.L. y Hernández, J.M. (coords.) Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. Mendean begira dagoen antropologia, Bilbao: Udako Euskal Unibersitatea (Universidad Vasca de Verano) y UPV/EHU, 155-175.
- Zapata, María (2014) Depresión y procesos de recuperación: agencia, género y prácticas corporales, [En línea], Departamento Filosofía de los valores y Antropología social UPV/EHU y MDe Máster Universitario en Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU.