Miren Guilló Arakistain Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua (UPV-EHU) da, eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterra du (UPV-EHU). Egun Gizarte Antropologia graduko irakaslea da UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean, eta lanean dihardu hilerokoaren politikak, genero-harremanak eta korporalitatea ikergai dituen doktorego-tesian.

Doktorego-tesiaren abiagunea «Hilekoa: diskurtsoak, praktikak eta tentsioak. Esanahi berrien bila hausnartzen» Ikerketa feministak eta Generokoak Master Amaierako Lana (UPV/EHU, 2009) izan zen. Hain zuzen, tesiaren xede nagusia hilekoaren politika eta kultura alternatiboak aztertzea da, genero eta gorputz ideologietan erreparatuz. Analisi honen testuinguru zientifikoa, bereziki, Gorputzaren Teoria Soziala, Medikuntzaren Antropologia eta Teoria Feministak gorpuztu du. Prozesu honetan garrantzitsuak izan dira atzerriko unibertsitateetan egin dituen zenbait egonaldi: besteak beste UC Berkeley (2012), UC San Diego (2013) edota Ljubljanako IRSA (Inštitut za razvojne in strateške analize- Institute for depelopmental and strategic analysis) ikerketa zentroan.

Tesiarekin lotura duten publikazioen artean nabarmentzen dira:

“La in-corporación de la investigación: políticas de la menstruación y cuerpos (re)productivos”, Revista Nómadas 39, «La sensibilidad: potencia y resistencias». Manuel Roberto Escobar eta Nina Alejandra Cabra (editoreak), 233-245, Universidad Central, Bogotá, 2013.

“Mujeres jóvenes y menstruación: contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco”  Publicacions URV Antropologia Mèdica, REDAM 13. «Jóvenes, desigualdades y salud. Vulnerabilidad y políticas publicas», Oriol Romaní eta Lina Casadó (editoreak)  143-165, Publicacions URV Antropologia Médica, 2014

“Menstruación y nuevas formas de espiritualidad: políticas, agencias y saberes alternativos” Actas Simposio “Reencuentro salud y espiritualidad: agencias, saberes y prácticas periféricas”. Periferias, fronteras y diálogos. XIII Congreso de Antropología de la FAAEE. 4577- 4594 , Universitat Rovira y Virgili, 2014

«Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputz- eta genero- ideologiak» “Etnografia Feministak Euskal Herrian. XXI Mendera begira dagoen antropologia”. Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandez (koord). UEU Udako Euskal Unibertsitatea, 2016

“Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputzaren eta odolaren arau eta politikak” II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea
2017

Berriki «Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak» liburua ere koordinatu du (UEU, 2017).

SMCR (Society for Menstrual Cycle Reasearch) nazioarteko sarearen eta RedCAPS (Osasungintzako emakume profesionalean sarea) sarearen kide da, eta ANKULEGI Euskal Antropologia Elkarteko lehendakaria da.

Gorputza eta generoarekin zerikusia duten bestelako proiektuetan ere parte hartu izan du, maiz, eremu akademikoa bestelako eremu eta adierazpideekin uztartuz., Pedagogian lizentziatua (UPV/EHU) eta Gizarte Hezkuntzan (UPV/EHU) diplomatua ere bada eta zenbait urtetan hezkuntza ez formalaren esparruan aritu izan da lanean: prozesu pedagogikoak eta hezkuntza berrikuntza; Haur Literatura; generoa eta korporalitateak; eta Antropologia Feministaren ikuspegia uztartu eta harilkatzen diren zenbait proiektu eta elkartetan.

ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3695-5952