Miren Guilló Arakistain

MIREN GUILLÓ ARAKISTAIN antropologoa eta irakaslea da UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean. Gizarte Hezkuntzan (UPV/EHU, 2004) diplomatua, Pedagogian (UPV/EHU, 2006) eta Gizarte eta Kultur Antropologian (EHU, 2012) lizentziatua, eta Ikasketa Feminista eta Generokoetan doktorea (EHU, 2020) da. Intereseko ikerketa-ildotzat ditu: medikuntzaren eta osasunaren antropologia, emozioen eta gorputzaren teoria soziala, genero-sistemak, epistemologia feministak eta korporalak, ezagutzaren prozesu kolektiboak, gizarte-aldaketa eta agentzia-prozesuak.

Bere doktore-tesian hilekoaren politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu, berauetan gertatzen diren gorputz-ideologiak, genero-konfigurazioak zein agentzia prozesuak erreparatuz, horretarako proposamen eta prozesu horien dimentsio politikoa, afektiboa eta fisikoa uztartu dituen gorputz-etnografia bat garatuz. Ibilbide horretan esanguratsuak izan dira atzerriko unibertsitateetan egindako egonaldiak: hala nola, UC Berkeley (2012), UC San Diego (2013) eta Ljubljanako IRSA (Inštitut za razvojne in strateške analize- Institute for depelopmental and strategic analysis) ikerketa-zentroan (2014).

AFIT (UPV/EHU) (GIC15/126) Antropologia Feministako ikerketa taldeko kidea da eta hainbat ikerketa proiektutan parte-hartu du: besteak beste, “SOLIDARY. Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía” (MINECO CSO2017-82903-R) edota “Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik” (Gipuzkoako Foru Aldundia-UPV/EHU). Halaber, Laboratorio Saperi Situati (Universitá di Verona) ikerketa-taldeko kidea, SMCR (Society for Menstrual Cycle Reasearch) eta RedCAPS (Red de mujeres profesionales de la salud) ikerketa-sareetako kidea da, baita ANKULEGI Antropologia elkarteko lehendakaria ere (2015-2020).

Bestalde, antropologia feminista eta gorputzaren teoria soziala, festaren antropologiaren eremuarekin konbinatuz festak eta festa-politikak genero ikuspegitik aztertzeko ikerketa-ildoa landu du. Era berean, zenbait urtez pedagogiaren arloan egin izan du lan, hainbat elkarte eta proiektutan partehartuz, non hezkuntza-berrikuntza, gai sozialak eta gorputz eta genero gaiak uztartu diren. Jarduera horietan aritu den azken garaian, proiektu horiei antropologia feministaren ikuspegia aplikatuz.

Publikazio batzuk:

  • Guilló-Arakistain, Miren; Esteban, Mari Luz; Luxán Serrano, Marta (2020) “Le case delle donne nei Paesi Baschi: dibattiti, processi e alleanze”, in Cima, Rosanna y Alga, Maria Livia (ed.) Allargare il cerchio. La cura e l’apprendimento come pratiche politiche, MeTis International journal, Orr: 25-41. ISSN 2240-9580
  • Guilló Arakistain, Miren (2020) “Una aproximación etnográfica a las relaciones entre espiritualidad, género y salud” in Albert, María y Pulido, Montserrat (coord.) La confluencia de la Salud y la Espiritualidad de la mano de las medicinas alternativas y complementarias, Quaderns de l’Institut Català d’Antropologia, 36 (1) 21-36. ISSN: 1696-8298
  • Guilló-Arakistain, Miren (2020) “Challenging Menstrual Normativity: Nonessentialist Body Politics and Feminist Epistemologies of Health”, in Bobel, Chris; Winkler, Inga T.; Fahs, Breanne; Hasson, Katie Ann; Kissling, Elizabeth Arveda; Roberts, Tomi-Ann (Ed.) The Palgrave Handbook of Critical Menstruation Studies, Palgrave Macmillan, Springer Action, Singapore, Orr: 869-883. ISBN 978-981-15-0614-7
  • Guilló Arakistain, Miren; Luxán Serrano, Marta; Esteban, Mari Luz (2020) “Kulturarteko Plaza Feminista. La Casa de las Mujeres de Hernani” In Esteban Galarza, M.L. (koord.), Amaia Agirre Miguélez et al. (2020): Tejiendo comunidades desde iniciativas populares. EHUko Argitalpen Zerbitzua., 55-61 . ISBN: 978-84-1319-244-4
  • Guilló Arakistain, Miren; Luxán Serrano, Marta; Esteban, Mari Luz (2020) “Kulturarteko Plaza Feminista. Hernaniko Emakumeen Etxea” In Esteban Galarza, M.L. (koord.), Amaia Agirre Miguélez et al. (2020): Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik. EHUko Argitalpen Zerbitzua., 55-61. ISBN: 978-84-1319-249-9.
  • Guilló Arakistain, Miren (2020) Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputz-ahalduntzea eta ezagutza kolektiboak [Una etnografía de las políticas y culturas alternativas de la menstruación: configuraciones de género, empoderamiento corporal y conocimientos colectivos] Tesis Doctoral, UPV/EHU.
  • Guilló Arakistain, Miren (2018) “Habitar lo imponderable. Espiritualidades contemporáneas y lecturas alternativas de la menstruación” in Esteban, Mari Luz; Hernández, J. Miren (ed.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca. Barcelona: Bellaterra, 183-208.
  • Guilló Arakistain, Miren (2017) “Hilekoaren antropologiara hurbilketa: odolaren arau eta politikak” in Alegria, Iñaki; Latatu, Ainhoa; Ormaetxeberria, Miren Josu; Salaberri, Patxi (ED.) IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz, UEU Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbao, 199-205.
  • Guilló Arakistain, Miren (ed.) (2016) Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak, [Fiestas, relaciones de género y feminismo. Miradas teóricas y antropológicas, prácticas creativas y gestiones colectivas del placer] UEU Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbao: 1-305.
  • Guilló Arakistain, Miren (2014) “Mujeres jóvenes y menstruación: contracultura y resignificación del ciclo menstrual en el País Vasco” in Romaní, Oriol; Casadó, Lina (ed.) Jóvenes, desigualdades y salud. Vulnerabilidad y políticas publicas, URV Antropologia Mèdica, REDAM 13, Tarragona, 143-165.
  • Guilló Arakistain, Miren (2013) “La in-corporación de la investigación: políticas de la menstruación y cuerpos (re)productivos” in Escobar, Manuel Roberto; Cabra, Nina Alejandra (ed.) La sensibilidad: potencia y resistencias, Nómadas, Universidad Central, Bogotá, 233-245.

https://orcid.org/0000-0003-3695-5952