Jone M. Hernández García
Gizarte antropologia irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2005. urtean defendatu zuen UPV-EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean ondorengo izenburua zuelarik: “Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión”. Lan honek Espainiako Kultur Ministeritzak ematen duen “Marques de Lozoya” delako sari nazionala eskuratu zuen.
Aipatutako formazioaz gain, ondoren aipatzen diren arloetan ere graduondoko ikasketak ditu: Euskal kultura, Genero eta berdintasun politikak, Garapen Jasangarria.
Gizarte-ikerketako teknikari gisa lan egin zuen, aholkularitza eta merkatu-azterketen esparruan, eta gero berdintasunerako teknikari gisa aritu zen Tolosako Udalean (Gipuzkoa). Gaur egun Gizarte Antropologiako irakasle agregatua da UPV-EHUan. Gainera unibertsitate honen barruan dagoen Mikel Laboa Katedraren zuzendaria da.
Hainbat argitalpenen egilea da eta gai ugariko proiektuetan parte hartu du. Dena den, bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta antropologia feministarekin daude lotuta. Paradigma hauek erabiliz, hizkuntza (euskara), euskal kultura, gazteria, emakumeen partehartzea, kirola, eta aisialdiari loturiko gaiak aztertu izan ditu.
Azkenengo urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu du bere ibilbide zientifikoan, eta horren adibidea dira tarte honetan egindako argitalpenak, komunikazioak, etabar. Horrela, emozioak, gorputza, generoa… bezalako gaiak ditu interesgune egun. Hortik ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean.
Publikazio batzuk:
- Hernández García, Jone M. (2019) “Algunas instrucciones para abrir la caja negra del conocimiento feminista”. Disparidades 74 (1).
- Altuna Ramirez, Jaime; Hernández García, Jone M. (2028) “%2,7a Euskara, generoaz mintzo?” BAT. Soziolinguistika Aldizkaria 103, 11 – 34.
- Hernández García, Jone M. (2018) “Multifaceted Feminism: Promoting Diversity in the Twenty First Century Basque Country”. In S. Bermúdez; R. Johnson (eds.) A New History of Iberian Feminism. Toronto: University of Toronto Press, 384-391.
- Hernández García, Jone M. (2018) “¿Acaso tiene género la sangre? O por qué los cuerpos femeninos no sirven como habitáculo para los versos”. In M.L. Esteban; J.M. Hernández (eds.) Etnografías feministas. Barcelona: Bellaterra, 105-132.