Margaret Bullen
MARGARET BULLEN (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964), antropologo feminista, Euskal Herrian bizi da 1991-z geroztik eta gizarte antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik. Filologia Hispanikoan eta Frantsesean lizentziatu zen Bristolgo Unibertsitatean (1987), eta Filosofian (Gizarte Antropologian) doktoratu zen Liverpoolgo Unibertsitatean (1991). Bertan, tesia egin zuen Latinoamerikako Ikasketa Institutuan, Andeetako migrazioari buruz, Peruko Arequipan sortu ziren herri txiroen aldaketa kultural eta sozioekonomikoak kontuan hartuta.
Migrazioan, identitatean, hizkuntzan eta aldaketan izandako interesa iraunkorra izan da bere ikerketan. Elkartasun, elkarrekikotasun eta aliantza berriak: parte-hartze politikorako eta herritarren birdefiniziorako lankidetza-guneen sorrera ikerketaren esparruan, AFITen bidez, Irungo Harrera Sarea ikertu du.
Azken urteetan ikerketa ildo nagusia Gipuzkoako zenbait erritualetan emandako aldaketen ondorioz sortutako gatazken ingurukoa izan da. Hauen artean, nagusiki Hondarribiko eta Irungo Alardeetan emakumeen parte hartzearen harira sortutako polemika aztertu du, baina baita beste leku batzuetako jai-erritualak ere, hala nola, Antzuolako Mairuen Alardea eta Donostiako Danborrada. Lan horren erakusgarri da Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irun y Hondarribia (2003). Jarraitutasunak, gatazkak eta haustura desberdintasunaren aurrean: genero-harremanak eta gorputz- eta emozio-praktikak euskal gazteen artean AFITeko proiektuan parte hartu zuen, jaiaren eraldaketari dagokionez gazteen jarrera aztertuz. 2019-2021 bitartean, «Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak» lana koordinatu zuen, Emakundek eskatuta eta Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean aurkeztuta (2022/06/15). Ikerketa hau Julen Herreroren “Rompiendo la Tradición” dokumentalaren gidoirako erabili zen.
Bullenek interes berezia du antropologia aplikatuan, eta Practicumaren eta Garapenerako Lankidetzaren Dekanorde gisa jardun zuen (2017-2021), ikasleen parte-hartzea sustatuz Gaztenpatia programaren bidez. 2002an Farapiren sorreran parte hartu zuen, antropologia aplikatuko lehen euskal aholkularitza enpresan. Unibertsitatearen, GGKEen eta gizarte-mugimenduen arteko harremanak sustatzeko UKSko (Unibertsitate Kritikoa Sarea) kidea da. Hainbat entitatekin lankidetzan aritzen da, adibidez Medicus Mundi Gipuzkoa-rekin (Somali eskualdearen hegoaldeko genero-arrakalak eta indarkeria matxistak murriztuz, Etiopia, 2023-2027) edo KCD-kin (Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzea Habanako Oficina del Historiadorean, 2022-2024).
USACekin (University Studies Abroad Consortium) eta Estatu Batuetako Euskal Ikasketen programekin ere lotura estua du. Basque Gender Studies 2003an argitaratu zuen, eta 2018an Boise State unibertsitateak (Idaho, AEB) Eloise Garmendia Bieter Chair gisa gonbidatu zuten.
ARGITALPEN BATZUK:
- MONTESINOS, Lidia & BULLEN, Margaret (2022), ”A Vindication of the Rights of Women. Equal participation in rituals of a festival context”, in Marquez Porras, R., Mazzola, R., Terradas Saborit, I. (eds.) Vindicatory Justice. Beyond Law and Revenge. Switzerland: Springer, pp. 265-284.
- BULLEN, Margaret (2021) “What We Have Learned on the Way: Looking Back Over the Disputed Participation of Women in the Alardes of Hondarribia and Irun”, in Ariznabarreta, L. & Lete, N. (eds.) Memory and Emotion. (Basque) Women’s stories: Constructing meaning from memory, University of Nevada: Reno. pp. 152-170.
- BULLEN, Margaret (2021) “Un año sin fiestas. Oportunidad para la reflexión y la (re)invención”, en Roigé Ventura, X. & Canals Ossul, A. (eds.) Patrimonios confinados. Retos del patrimonio inmaterial ante el COVID-19, Barcelona: Edicions de la Univertsitat de Barcelona, pp. 43-55.
- AGIRRE LEGARRETA, Anaitze & BULLEN, Margaret (2021) “El tránsito como proceso migratorio generizado: Mujeres africanas negras en movimiento”, en Barbero, I. (ed.) El tránsito de personas migrantes desde la perspectiva de los derechos y la acogida digna (I), Valencia: Tirant lo Blanch, pp. 189-211.
- BULLEN, Margaret & PEREZ GALAN, Beatriz (2020) “Desde la reivindicación de la participación a la incorporación del Género en el patrimonio cultural festivo en el estado español”, en Fundación Gabeiras (coord.) Patrimonio inmaterial y desigualdades de género. Análisis y propuestas desde una perspectiva antropológica y jurídica), La Cultivada, pp. 10-57.
- Con AGIRRE LARRETA, Anaitze [et al.] (2020) Ez Donk Oraindik y Corps-Exquis: una comunidad feminista en tiempos de virus, en Marina Garcés y Antonio Casado da Rocha (eds.): Debate: Comunidades de práctica y el futuro de la educación, Dilemata, Revista Internacional de Éticas Aplicadas, nº 33, pp. 95-115.
- BULLEN, Margaret (UPV/EHU), Medicus Mundi Gipuzkoa, Farapi Coop (2018) ¿El amor es algo bonito que se controla online? La gestión virtual de las relaciones en la adolescencia vasca y peruana / Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna? Euskal eta perutar nerabeak harremanen kudeaketa birtualean” (Euskaraz laburpen bakarrik eskuragai).
- BULLEN, Margaret (2018) “Soldados, cocineros y aguadoras en la tamborrada donostiarra: Participación festiva y performance de género”, in Mari Luz Esteban and Jone Miren Hernández Garcia (coord.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, pp. 61-83
- BULLEN Margaret (2017) “La antropología feminista: Aportaciones conceptuales para una epistemología participativa”, in Jone Martinez Palacios (ed.) Participar desde los feminismos: Ausencias, expulsiones y resistencias, Barcelona: Icaria, pp. 29-63.
- BULLEN Margaret (2017) “Genero-sistema eta jaiak: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari”, in Miren Guilló Arakistain (coord.) Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plzaeraren kudeaketa kolektiboak, Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, pp. 35-54.