Marina Sagastizabal Emilio-Yus

Ekoizpen Zientifikoa

Soziologian Doktorea (2017), Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra burutu zuen (2013). “La triple presencia: estudio sobre el trabajo doméstico-familiar, el empleo y la participación sociopolítica” izenburua duen doktorego-tesiak Micaela Portilla Vitoria Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako Zuzendaritzak emandako doktorego-tesi onenaren saria jaso zuen 2019an.

Gaur egun, Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da.

Orain arte landutako eta lantzen ari den ikerketa lerroak hauek dira: parte hartze soziopolitikoa, hiritartasuna, denboraren soziologia, denbora aurrekontuen inkestak, lanaren soziologia, etxeko eta zaintza lanak, ekonomia feminista.

Eskuartean dituen ikerketak: CUMADE. El cuidado importa. Impacto de género en las cuidadoras/es de mayores y dependientes en tiempos de la Covid‐19 eta Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía” proiektuetan parte hartzen du. Halaber, herri mugimenduetan parte hartzen du: Bilgune Feminista kolektiboko kidea da eta Emagin elkartearekin kolaborazioak egiten ditu.

Publikazio batzuk:

https://orcid.org/0000-0001-7156-0281