Matxalen Legarreta Iza

Soziologian Lizentziatua UPV/EHUtik eta Soziologian Nazioarteko Doktorea unibertsitate beretik. Gradu-ondoko ikasketak burutu ditu UPV/EHUn (Especialista Universitario en Investigación Social Aplicada) eta Universidad Complutense de Madriden (Especialista Praxis de la Sociología del Consumo: Teoría y Práctica de la Investigación de Mercados). Gainera, ikerketa egonaldiak egin ditu Universidad Autonoma de Madriden, Universidad Nacional Autonoma de Mexicon eta Cardiff Universityn. Bere ikerketa lerro nagusiak dira: etxeko lana eta zaintza, genero ezberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia. Bizitzaren sostengarritasuna zentroan jartzen duen begirada feministatik egiten du lan.

2008tik gaur egun arte Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da. Graduko ikasketetan, Eguneroko Bizitzaren Soziologiako irakaslea da Soziologia Graduan eta Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaikoa Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan. Gradu-ondoko ikasketetan, irakaslea da metodologia feminista, denbora eta genero ezberdintasunak eta etxeko lana eta zaintzaren inguruko irakasgaietan ondorengo EHUko Masterretan: Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan, Ikerketa Feministak eta Generokoak, Berdintasun Masterrean

Ikerketa eta irakaskuntzaz gain, udalekin, elkarteekin eta bestelako tokiko erakundeekin elkarlana egiten du sarritan gizarte esku-hartzearen esparruan ikerketak burutuz eta bere ikerketa gaien inguruan hitzaldiak eta formazio zein sentsibilizazio ikastaroak eskainiz.

Publikazio batzuk:

 

https://orcid.org/0000-0001-7892-325X