Miren Urquijo Arregui

Antropologian doktore (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011), Kultura- eta Gizarte- Antropologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1999), Arte Dramatikoan goi-mailako tituluduna (Madrilgo Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskola, 1986) eta Irakasle ikasketetan diplomatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 1980). 2006tik Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean irakaslea da, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.

AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldean parte-hartzeak aukera eskaintzen dio genero ikuspegi batetik bere ikerketa lerroetan aurrera egiteko. Lurraldea, nekazaritza, turismoa, mugikortasuna, jasangarritasuna eta performance dira lerro horiek eta 2011. urtean egin zuen doktoretza tesian dute jatorria.

Prestakuntza akademikoa eta esperientzia profesionala uztartzeko ahalegina iraunkorra izan da bere bizitzan zehar. Beste zenbait kiderekin batera, Farapi S.L (2004-2007) sortu zuen, antropologia aplikaturako Euskal Autonomi Erkidegoko lehen aholkularitza. Horren ostean, bakarkako bideari ekin zion eta Ethnotek (2008-2012) aholkularitza sortu zuen. Egun koordinatzen duen Gizarteko Antropologia graduko Practicumean bideratzen du konpromiso hori.

Publikazio batzuk:

https://orcid.org/0000-0002-5237-5352