Miriam del Pino Molina
Gizarte Lanean graduatua Malagako Unibertsitatean eta UPV/EHU-ko Gizarte Antrolopogiako Masterduna.
2018ko otsailetik bekaduna da Eusko Jaurlaritzako ez-Doktore Formakuntzarako Ikertzaile programan. Doktore-aurreko ikertzaile moduan harremantzen da UPV/EHUko Baloreen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailera, baita AFIT- Antropologia Feminista Ikerketa Taldera ere.
Une honetan bere doktorego-tesia egiten ari da UPV/EHUko Genero eta ikasketa Feminista Doktoretza programa barnean. Lan horretan emakume Fulbeek euren migratze-prozesu eta Euskadi eta Andaluziako establimendu-prozesuetan genero, etnia eta klaseagatik jasaten duten egitura-indarkeriaren eta indarkeria instituzionalaren azterketa proposatzen du. Hauei aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta martxan jartzen dituzten erresistentziak ere aztergai ditu. Ikerketa hori bere Gradu Amaierako Lanean eta Master Amaierako Lanean du bere jatorria.
Interesatzen zaizkion ikerketa ildoak migrazioetan, antropologia feministan, emozioen antropologian, eta biolentziaren antropologian oinarrituta daude.
Bere jarduera profesionalari dagokionez, Almeriako Unibertsitatean Gizarte Antropologiako sailean ikertzaile laguntzaile bezala parte hartu du, baita ikertzaile nagusi eta gizarte hezitzaile Gipuzkoan gizarte bazterkeria bizitzen duten marokoar gazteekin ere.
Lan horren ondorioz, “Salah” labur-dokumentala ko-zuzendu zuen. Film horren bidez, Ceuta eta Melilla-ko adin txikikoen zentroetatik atera eta Donostiara ailegatu berri diren marokoar gazteen bizipenak ikustarazten lagundu zuen.
Halaber, aniztasun kulturala eta ekintza soziala jorratzen dituzten proiektuen kudeaketan, diseinuan, jarraipenean eta gauzatzean lan egin du.
PUBLIKAZIO BATZUK:
- Aguirre, Anaitze; Bullen, Margaret Louise; Del Pino, Miriam; [et al] (2020): “Ez Donk Oraindik y Corps-Exquis: una comunidad feminista en tiempos de virus” en Marina Garcés y Antonio Casado da Rocha (eds): Debate: Comunidades de prácticas y el futuro de la educación. DILEMATA, Revista Internacional de Éticas Aplicadas, nº33, 95-115