Olatz Dañobeitia Ceballos

Ekoizpen Zientifikoa

OLATZ DAÑOBEITIA CEBALLOS. Haur Hezkuntzan diplomatua (EHU, 2011) eta Soziologian lizentziatua (EHU, 2013) da. Egun  “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutu ostean (EHU, 2016) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da. EHUko doktoretza-aurreko beka baten bidez “Biolentzia politikoa eta generoa Euskal Herrian, 90. hamarkadan. Ezker Abertzaleko emakumeen kasua” deritzon tesia egiten ari da.

Bere orain arteko ikerlari zein ibilbide profesionalean Joxemi Zumalabe Fundazioan aritu da. Bertan, Prozesu Parte Hartzaileetako teknikari, ikerlari eta prozesuen erraztatzaile/dinamizatzaile gisa ibili da. Zeregin horietan ondoko lan hauetako partaidetza da azpimarragarriena:

  1. ”Dabilen harriari goroldiorik ez. Militantziaz eta barne horizontaltasunaz hausnartzen” (2014) ikerketa taldeko kide eta baita ikerketaren emaitza izan ziren liburu eta dokumentalaren ediziokoa ere.
  2. ”Bor Bor(k ) Herri jakintzen laborategia” proiektuko Batzorde Politiko Pedagogikoko kide izan da hastapenetik eta sorrera prozesu horren inguruko analisiaren emaitza (esperientzien sistematizazioa teknikaz baliatuz) jaso zuen Josefina Roccorekin batera “Formazio politikorako esperientziak herri mugimenduetan” (HEGOA, 2016) liburuko artikulu batean.

Azkenik gaur egun bere ikerketa gaiari lotutako gogoeta espazio, prozesu eta hitzaldi ezberdinetan parte hartzen du.

Publikazio batzuk:

  • Dañobeitia, O; Mogollon, I (2011). “Emakumeak, Lekeitioko nortasuna saretzen?” In: Inguruak Soziologia eta zientzia politikoen euskal aldizkaria. Nº 50, pp. 109-112. ISSN: 0214-7912.
  • Dañobeitia, O (2013). “Ikusezintasunak berak ere, ikusezina izkutatzen duenean” In Ankulegi Gizarte antropologia aldizkaria. Nº 17, pp. 113-116. ISSN: 1138-347-X.
  • Dañobeitia, O; Txurruka, U; Luxan, M; Ormazabal, A (2014). “Metamilitantzia. Herri Mugimenduen baitatik gogoeta” In Jakin , nº 203, pp. 93-107.
  • Dañobeitia, O (2019) “Resisters 1: Euskal emakume preso politikoen arteko ahaidetasuna” In Oihana Etxebarrieta Legrand, Maria Ruiz Torrado y Laura Vara Jimenez, Argi izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpensatzeko. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Pags. 147-165.
  • Mujika Chao; Itziar , Martínez Portugal, Tania; Dañobeitia Ceballos, Olatz; Cardona Curcó, Irene (2019) “Indarkeriak metodo feministetatik ikertzen: esperientziak, erronkak, erresistentziak, aukerak / Investigar las violencias a partir de métodos feministas: experiencias, retos, resistencias, oportunidades”  in AAVV: Otras formas de (des)aprender: Investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad. Hegoa y Simref: Bilbao.

DIALNET