Laura Muelas de Ayala

LAURA MUELAS DE AYALA (Murcia, 1984). Ikus-entzunezkoen Errealizazioan Goi-mailako Teknikaria da, Gizarte eta Kultur antropologian Graduatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterduna UPV/EHU-n.

Egun, doktoretza tesia gauzatzen dabil UPV/EHU-ko Ikerketa Feministak eta Generokoak Doktoretza programaren barruan. Bertan, plazeraren inguruko praktika feministen analisi bat planteatzen du, hau da, praktika eta teoria feministen barnean plazera eratzeko modua, esanahiak eta diskurtsoak aztertzen ditu. Ikerketa hau master amaierako lanetik abiatzen da.

Ikastetxeetan aniztasun sexualaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa lanetan parte hartu izan du. 2012tik 2017ra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zinema eta Sexualitatea Jardunaldien antolakuntzako partaidea izan da. Nerabe, gazte eta irakasleekin aniztasun sexualaren inguruko zenbait dokumental etnografikoren errealizazioan ere hartu du parte.

Gaur egun, UPV/EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldean (AFIT) kontratatutako ikertzailea da. Donostiako Feministaldia Kultura Feminista Jaialdiko koordinazio-taldeko kidea, eta Euskal Herriko mugimendu feministako militantea. Eihera Kooperatiban ere lan egiten du, eraldaketa feminista eta LGTBI prozesuak diseinatzen eta abian jartzen.

Publikazio batzuk: