Laura Muelas de Ayala

Ekoizpen Zientifikoa

LAURA MUELAS DE AYALA (Murcia, 1984). Ikus-entzunezkoen Errealizazioan Goi-mailako Teknikaria da, Gizarte eta Kultur Antropologian Graduatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ikerketa Feministak eta Generokoak doktoraduna UPV/EHU-n. 

Gaur egun Gizarte-Antropologiako irakaslea da EHUn. Bere ikerketa lerroek afektuen eta emozioen azterketa sozialak eta kulturalak, teoria eta praktika feminista eta LGTBI+ ikerketak barne hartzen dituzte. Bere doktore-tesian (Los surcos del placer. Desbordamientos, prácticas y transformaciones feministas, 2023), plazeraren inguruko praktika feministen azterketa planteatu zuen, hau da, plazera praktika eta teoria feministaren barruan nola eratzen den eta plazeraren berrantolaketa antropologiatik ikerketa-objektu gisa.  

Ikastetxeetan aniztasun sexualaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa lanetan parte hartu izan du. 2012tik 2017ra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zinema eta Sexualitatea Jardunaldien antolakuntzako partaidea izan da. Nerabe, gazte eta irakasleekin aniztasun sexualaren inguruko zenbait dokumental etnografikoren errealizazioan ere hartu du parte. 

UPV/EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldean (AFIT) eta Feministaldia kultura feministaren jaialdiaren koordinazio-taldeko kide da. 

Publikazio batzuk: 

  • Muelas de Ayala, Laura; Díez Mintegui, Carmen; Urquijo Arregi, Miren eta María Zapata Hidalgo (2020) “Donostiako Emakumeen Etxea (DEE)”, in Mari Luz Esteban (arg.) Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. 35-43 orr. 
  • Muelas de Ayala, Laura; Díez Mintegi, Carmen; Urquijo Arregi, Miren y María Zapata Hidalgo (2020) “La Casa de las Mujeres de Donostia (DEE)”, en Mari Luz Esteban (ed.) Tejiendo comunidades desde iniciativas populares, Euskal Herriko Argitalpen Zerbitzua. Pp. 35-43. 
  • Muelas, Laura (2018) “Una mirada a las fiestas desde la antropología feminista: el placer como proceso creativo y espacio político”, in Mari Luz Esteban y Jone M. Hernández (Coords.) Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca, Bellaterra, Barcelona.  273-293 orr. 
  • Muelas de Ayala, Laura (2016) “Begirada bat jaiei antropologia feministatik: plazera sormen-prozesu eta espazio politiko gisa”, in Miren Guilló Arakistain (Koord.) Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Begirada teoriko eta antropologikoak, praktika sortzaileak eta plazeraren kudeaketa kolektiboak, UEU. 55-70 orr.