Jokin Azpiazu Carballo

Ekoizpen Zientifikoa

ORCID

Soziologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Master amaierako lanaz geroztik maskulinitatearen inguruko ikerketa lerroa garatu du, atentzio berezia eskainiz gizonek feminismoarekin duten harremanari. Lan horren ondorio dira hainbat artikulu akademiko zein dibulgaziozkoak, hitzaldi, eztabaida, formazio eta tailerrak, hala nola Virus Argitaletxeak publikatutako “Masculinidades y feminismo” liburua. Horrekin batera, genero indarkerien eta unibertsitate esparruan gertatzen diren indarkeria sexualen inguruko lana egin du, europa mailako bi proiektutan parte hartuz: GAP Work Project eta USVreact. Berriki, RESCUPAN proiektuan ere parte hartu du, pandemian zehar bizitzaren erreprodukzio soaialaren antolakuntzan gertatutako aldaketak aztertzen. Aldi berean, LGTB* subjektibotasunei buruzko ikerketan jardun du, bereziki bere doktorego tesiari loturik. Horren ondorio dira tesia bera eta hainbat publikazio. Tesiak atentzio berezia eskaini die alderdi metodologikoei, Adele E. Clarkek proposatutako Analisi Situazionalaren proposamena moldatuz eta erabiliz. Gaur egun Adimen Artifizialari buruzko gaiekin loturik dago, HarilkAI proiektuan kolaboratzaile moduan parte hartuz.