Jokin Azpiazu Carballo
Jokin Azpiazu Carballo soziologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Bere master amaierako lana egin zuenetik, maskulinitatearen inguruko ikerketa lerroa garatu du, atentzio berezia eskainiz gizonek feminismoarekin duten harremanari. Lan horren ondorio dira hainbat artikulu akademiko zein dibulgaziozkoak, hitzaldi, eztabaida, formazio eta tailerrak, hala nola 2017an Virus Argitaletxeak publikatutako “Masculinidades y feminismo” liburua.
Horrekin batera, genero indarkerien eta inguruko lana garatu du ere, hala nola unibertsitate esparruan gertatzen diren indarkeria sexualen ingurukoa. Horiekin loturik, europa mailako bi proiektutan hartu du parte: GAP Work Project eta USVreact. Biek ala biek aukera eskaini diote Athenas, Londres, Brighton, Turin edo Latvia bezalako hirietako ikerlariekin saretzeko, besteak beste. Proiektuok hezkuntza munduan egindako eskuhartzea ikerketa ebaluatzailearekin konbinatu dute, eta emaitza bezala hainbat gida, hitzaldi, txosten eta artikulu sortu dituzte. Gaur egun RESCUPAN proiektuan ere badabil, pandemian zehar bizitzaren erreprodukzio soaialaren antolakuntzan gertatutako aldaketak aztertzen.
2015etik LGTB* subjektibotasunei buruzko ikerketan jardun du, bereziki bere doktorego tesiari loturik. Horren ondorio dira tesia bera eta hainbat publikazio. Tesiak atentzio berezia eskaini die alderdi metodologikoei, Adele E. Clarkek proposatutako Analisi Situazionalaren proposamena moldatuz eta erabiliz. Hain zuzen ere ikerketa metodologia feministekin loturik, Jokinek 2011tik SIMReFeko kidea da (Ikerketa Metodologia Feministen Diziplinarteko Mintegia), kongresu, jardunaldi, ikastaro presentzial zein telematikoak, mintegiak eta dibulgazio ekimenak antolatuz.
ARGITALPENAK
Liburuak:
- Azpiazu Carballo, Jokin (2017). Masculinidades y feminismo. Barcelona: Virus Editorial.
- Departamento de Cultura y Política Lingüística. 2020. Feminismoa eta berdintasuna hiztegia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Berariazko ekarpena).
- Guzmám Orellana, Gloria, Irantzu Mendia Azkue, Itziar Mujika Chao, Iker Zirion Landaluze, Jokin Azpiazu Carballo, Marta Barba Gassó, Marta Luxán Serrano (2019). Otras formas de (des)aprender. Investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad. Bilbo: Hegoa.
- Luxán Serrano, Marta, Barbara Biglia eta Jokin Azpiazu Carballo (2018). Violencias sexuales: una asignatura pendiente. Guía para afrontar las violencias sexuales en las universidades. Bilbo-Tarragona: UPV/EHU-URV.
- Luxán Serrano, Marta, Jokin Azpiazu Carballo eta Barbara Biglia (2018). Indarkeria sexualak unibertsitatean: aurre egiteko prestakuntza-gida. Bilbo: UPV/EHU.
Liburu-kapituluak:
- Azpiazu Carballo, Jokin. “Fast, Slow, and Still Waters: An Overview of LGBTQI+ Politics in the Southern Basque Country”. Luxán, Marta, Jone Miren Hernandez eta Xabier Irujo (2020) LGBTQI+ in the Basque Country-n. Reno, Nevada: Center for Basque Studies Press. (57-75 orrialdeak).
- Luxán-Serrano, Marta, Jokin Azpiazu-Carballo eta Mila Amurrio-Velez. “Chapter Fourteen: Tackling Sexual Violence in Higher Education: Reflections and Learnings from Basque Country”. Duggan, Shane, Emily Gray, Peter Kelly, Kirsty Finn eta Jessica Gagnon (2019) Social Justice in Times of Crisis and Hope. Young People, Well-being and the Politics of Education-en. New York: Peter Lang. (231-241 orrialdeak).
- Luxán Serrano, Marta, Jokin Azpiazu eta Mila Amurrio. “La naturalización de la violencia invisible sobre las mujeres en el ámbito académico: reflexiones y propuestas”, Santamaria, Beatriz (2018). Mujeres y Universidad (sin cifras). La violencia invisible-n. Valencia: Neopatria. (41-55 orrialdeak).
- Azpiazu Carballo, Jokin. “Homonacionalismo”, R. Lucas Platero Méndez, Maria Rosón Villena eta Esther Ortega Arjonilla (2017). Barbarismos Queer y otras esdrújulas-en. Barcelona: Bellaterra. (247-253 orrialdeak).
- Latorre, Enrique eta Jokin Azpiazu Carballo. “Homonormatividad”, R. Lucas Platero Méndez, Maria Rosón Villena eta Esther Ortega Arjonilla (2017). Barbarismos Queer y otras esdrújulas-en. Barcelona: Bellaterra. (254-261 orrialdeak).
Artikuluak:
- Azpiazu, Jokin eta Marta Luxán Serrano (2023). Metodología feminista en investigaciones de tesis doctoral. De las epistemologías feministas y críticas a propuestas metodológicas en construcción y revisión. Clivatge. Estudis i tesitimonis del conflicte i el canvi social, 11.
- Azpiazu Carballo, Jokin (2023). Colectivo LGTBI y desigualdad. Cómo interpretar los datos sobre la problemática LGTB+ más allá de lo que parecen decir. En Julia Shershneva, Zabaldu #1. Dimensiones desde la desigualdad. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco.
- Azpiazu Carballo, Jokin (2015). “Men and feminism: From the privilege of comfort to the uneasiness of political engagement in feminist issues”. Papeles del CEIC, 2015(2).
- Martínez, Luz Maria, Barbara Biglia, Marta Luxán, Cristina Fernández, Jokin Azpiazu eta Jordi Bonet (2014). “Experiencias de investigación feminista: Propuestas y reflexiones metodológicas”. Athenea Digital. Revista de pensamiento e investigación social, 14(4), 3-16.
- Azpiazu Carballo, Jokin (2014). “Situational analysis: Grounded Theory after the postmodern turn”. Reseña. Athenea Digital. Revista de pensamiento e investigación social, 14(4), 375-379.
- Azpiazu Carballo, Jokin (2013). “Hego Euskal Herriko gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak”. Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria, 55, 1494-1510.
Bestelakoak:
- Shershneva, Julia, González Estepa, Lía, Otero Gutiérrez, Beatriz, Ruiz, Irune, Azpiazu Carballo, Jokin eta Jose Antonio Langarita Adiego (2022). Neurtu 2021. Barómetro sobre la diversidad en la CAE. Percepciones y actitudes hacia la diversidad sexual y de género. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua.
- Luxán Serrano, Marta, Jokin Azpiazu Carballo eta Mila Amurrio Velez (2018). Abriendo el cajón de las violencias sexuales evaluación local del proyecto usvreact y sus formaciones. Leioa: UPV/EHU.
- Luxán Serrano, Marta, Jokin Azpiazu Carballo eta Mila Amurrio Velez (2018). Indarkeria sexualen tiradera irekiz. USVreact proiektuaren ebaluazio lokala eta formakuntzak. Leioa: UPV/EHU.
- Luxán Serrano, Marta, Jokin Azpiazu Carballo eta Mila Amurrio Velez (2018). Unpacking sexual violence. Assessment of the USVreact project training programmes (UPV/EHU). Leioa: UPV/EHU.
- Azpiazu Carballo, Jokin, Marta Luxán Serrano, Barbara Biglia eta Sara Cagliero (2018). Buenas prácticas para abordar las violencias sexuales en universidades europeas. Leioa-Tarragona: UPV/EHU-URV.
- Azpiazu Carballo, Jokin, Marta Luxán Serrano, Barbara Biglia eta Sara Cagliero (2018). Europako unibertsitateetan indarkeria sexualak lantzeko praktika onak. Leioa: UPV/EHU.
- Alldred, Pam eta Alison Phipps (2018). Training to respond to Sexual Violence at European universities: final report of the USVreact project. London: Brunel University Press.
- Alldred, Pam eta Alison Phipps (2018). Formación para responder a las violencias sexuales en universidades europeas. Informe final del proyecto USVreact. London: Brunel University Press.