Laura Muelas de Ayala

Ekoizpen Zientifikoa

ORCID

LAURA MUELAS DE AYALA (Murcia, 1984). Ikus-entzunezkoen Errealizazioan Goi-mailako Teknikaria da, Gizarte eta Kultur Antropologian Graduatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ikerketa Feministak eta Generokoak doktoraduna UPV/EHU-n. 

Gaur egun Gizarte-Antropologiako irakaslea da EHUn. Bere ikerketa lerroek afektuen eta emozioen azterketa sozialak eta kulturalak, teoria eta praktika feminista eta LGTBI+ ikerketak barne hartzen dituzte. Bere doktore-tesian (Los surcos del placer. Desbordamientos, prácticas y transformaciones feministas, 2023), plazeraren inguruko praktika feministen azterketa planteatu zuen, hau da, plazera praktika eta teoria feministaren barruan nola eratzen den eta plazeraren berrantolaketa antropologiatik ikerketa-objektu gisa.  

Ikastetxeetan aniztasun sexualaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa lanetan parte hartu izan du. 2012tik 2017ra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zinema eta Sexualitatea Jardunaldien antolakuntzako partaidea izan da. Nerabe, gazte eta irakasleekin aniztasun sexualaren inguruko zenbait dokumental etnografikoren errealizazioan ere hartu du parte. 

UPV/EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldean (AFIT) eta Feministaldia kultura feministaren jaialdiaren koordinazio-taldeko kide da.