Marta Barba Gassó

Ekoizpen Zientifikoa

MARTA BARBA GASSÓ. Soziologian lizentziatua da (UPV/EHU, 2012) eta Ikasketa Feministak eta Generokoetan doktorea (UPV/EHU, 2021). Egun, ikerlari kontratatua da EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean, eta “Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación políticas y redefinición de la ciudadanía” proiektuaren baitan ari da lanean.

2021ean “Hazi, barietate eta tomateen etnografia feminista Euskal Herrian. Bertakotasuna, transespezie ahaidetasuna eta teknobiopolitika” izenburua duen doktore-tesia aurkeztu du. Bere ikerketa eremua antropologia feminista eta ingurugiro antropologia da, eta honako hauek dira lantzen dituen gai nagusiak, betiere ikuspegi feminista batetik: nekazal bioaniztasuna eta bizitza aniztasuna; ugalketa eta bioteknologia; identitatea, elikadura eta nekazaritza. Metodologia feminista ere landu izan du SIMReF mintegiaren baitan.

Ankulegi Euskal Antropologia Elkarte-ko, Ingurugiro Antropologiaren Sare-ko, eta SIMReF-eko (Seminari Interdisciplinar de Metodologies de Recerca Feminista) kidea da.

Halaber, akademiatik kanpo ere jarduten du ikuspegi feminista lantzen eta nekazal sektorean inplikatuta. Besteak beste, Aleka-ko (Nekazal bioaniztasunaren alde lan egiten duen elkartea) kidea da, Euskal Herriko Hazien Sarearekin hainbat proiektu burutu ditu, eta bestelako elkarte eta kolektiboetan dinamizazio lanak egin ditu.

Publikazio batzuk: