Informazio praktikoak

Haurrak zaintzeko zerbitzua

Kongresu egunetan haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dugu paneleko saioak eta mahai-inguruak dauden bitartean. Zehazki, asteazkenean arratsaldean, ostegunean goizean eta arratsaldean, eta ostiralean goizean egongo da eskaintza hori. Zerbitzua antolatuko dugu dagoen beharraren arabera, beraz, aldez aurretik horren eskaera egin behar da. Horretarako, maiatzaren 20an baino lehenago kongresuaren emailera (afeministakongresua@gmail.com) idatzi behar da eta honakoak adierazi behar dira: zein unetarako zehazki nahi den zerbitzu hori eta haurraren edo haurren adina eta behar zehatzak zeintzuk diren.