Komunikazio proposamena bidali

ADI! Proposamenak bidaltzeko epea 2020ko urtarrilaren 22ra arte luzatu dugu.

Komunikazioen proposamenak bidaltzeko ondorengo inprimaki hau bete behar da. Mesedez, kontuan hartu ez direla onartuko kongresuaren bigarren zirkularrean adierazitako arauak betetzen ez dituzten proposamenak. Pertsona batek baino gehiagok sinatzen duten proposamena aurkeztuz gero, komunikazioa pertsona bakar batek erregistratuko du inprimakian, baina kide guztien izen-abizenek agertu behar dute laburpen-testuan. Zure proposamenerako panel egokirik topatzen ez baduzu kongresuaren antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke.

Zalantzak argitzeko: afeministakongresua@gmail.com

Proposamenak bidaltzeko epea 2019ko azaroaren 5ean irekiko da eta 2020ko urtarrilaren 22an amaituko da.