Zirkularrak

Lehen zirkularra

EZAGUTZA ERALDATUZ. DESEROSOTASUNA BIZIZ

I ANTROPOLOGIA FEMINISTA KONGRESUA
Transformando el conocimiento. Habitando la incomodidad
Ezagutza eraldatuz. Deserosotasuna biziz
Donostia-San Sebastián, 2022ko ekainaren 8-10

Duela bi urte prestatu genuen I. Antropologia Feminista Kongresua bertan behera utzi behar izan genuen Covid-19k eragindako pandemiarengatik, baina zirkular honen bidez jakinarazi nahi dizuegu kongresuaren antolakuntzari berriro ekin diogula. Antropologia Feminista Kongresua 2022ko ekainaren 8, 9 eta 10ean izango da, eta izenburu hau izango du: “Ezagutza eraldatuz. Deserosotasuna biziz”.

Nahiz eta bi urte hauetan ezin izan dugun kongresua antolatu, ez dugu galdu nahi izan antropologia feministaren ikuspegitik pandemiari buruz hausnartzeko aukera, eta 2021eko ekainean “Antropologia, Feminismoa eta Pandemia” jardunaldia egin genuen, “Feminismoa eta pandemia: gogoetak Gizarte Zientzietatik” mahai-inguruarekin eta Aitzindariak/Pioneras izeneko dokumentalaren aurrestreinaldiarekin. Izan ere, ikus-entzunezko honen hiru protagonistak, Teresa del Valle, Dolores Juliano eta Verena Stolcke, erreferente garrantzitsuak izan dira eta izaten jarraitzen dute gure diziplinan. Lotura honetan jardunaldi horren laburpena ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=YGe-rv5XfIg

Lehenengo zirkular honen bidez, batetik, kongresuaren planteamendu orokorra jakinarazi nahi dugu. Bestetik, aurreikusitako gaikako panelen berri ematearekin batera, komunikazio-proposamenak bidaltzeko eta kongresuan izena emateko epea ireki dela komunikatu nahi dugu.

 

KONGRESUAREN AURKEZPENA

Antropologia feminista XX. mendearen hirurogeita hamarretan sortzen da, nahiz eta

lehenago ere hainbat aurrekari esanguratsu egon. Testuinguru historiko eta geografikoen arabera, izen eta garapen teoriko-metodologiko ezberdinak (izan) dituen eredu teorikoa da, mota guztietako gai eta azterketa-arloetan aplikagarria. Bere helburu nagusietako bat diziplina barruko zein kanpoko ezagutza eta errealitatea aldatzea da eta horretarako ezarritakoari aurre egin behar zaio eta deserosotasuna apustu kontzeptual, pertsonal eta politikoa bihurtu beharra dago. Espainiako estatuari dagokionez, eremu hau asko hazi da azken hamarraldietan, hainbat ikerketa-talderen jardunak eta aldian-aldian ospatzen diren antropologia-kongresuetan duen presentziak argi uzten dutenez.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) antropologoek uste dugu gaur egun une aproposean gaudela ikasketa hauen egoera aztertu eta elkarrekin eztabaidatzeko, honako aspektuak aintzat hartuz: egiten ari diren ekarpenak, proposamen teoriko-metodologiko ezberdinak, beste diziplinekiko harremanak, dimentsio aplikatua eta gizartean txertatzeko moduak eta aurretik ditugun erronkak.

Horri begira, kongresu bat antolatuko dugu Donostian, 2022ko ekainaren 8, 9 eta 10ean. Lau izango dira ardatz nagusiak: genealogia, teoria, metodologia, eta feminismoarekiko eta gizartearekiko harremanak. Era berean, kongresuak hainbat panel tematiko izango ditu bidean dauden ikerketen emaitzak aurkeztu ahal izateko.

 

PANELEN ARGITARATZEA

Kongresurako, mahai-inguru eta bestelako ekitaldiekin batera, gaikako panelak antolatu dira. Panel hauetan antropologia feministaren arloan garatzen ari diren ikerketak eta hausnarketak aurkezteko aukera egongo da. Web orrian panel guztien informazio zehatza topatuko duzue.

P1 Alianzas desde los márgenes: reflexiones en torno a la interdisciplinaridad

P2 Antropología feminista aplicada

P3 Antropología Feminista de la Salud

P4 Antropología Feminista y Migraciones

P5 Cuidados, Antropología y Feminismos: articulaciones entre investigación y práctica política

P6 Cuerpos excesivos: materialidades, afectos y políticas

P7 Desafíos metodológicos y contribuciones de la epistemología feminista a las investigaciones con infancia y adolescencia protagónica

P8 El continuo de la(s) violencia(s) y sus desafíos

P9 Encuentros entre antropología feminista y antropología ambiental: nuevas visiones y metodologías

P10 Feminismos y Género desde la Antropología de África al Sur del Sahara

P11 Género, Migraciones y derechos humanos

P12 Habitando nuestras investigaciones: reflexiones metodológicas y epistemológicas en torno a y desde las disidencias sexuales, corporales y de género

P13 La antropología y el derecho en torno a la justicia feminista

P14 Maternidades, paternidades y otras figuras parentales

P15 Patrimonio, tradiciones, rituales y fiestas: análisis desde la antropología feminista

P16 Reformulaciones, emergencias y ausencias: teoría, metodología y objetos de estudio

 

 LABURPENAK BIDALTZEKO EPEAREN IREKIERA

I Antropologia Feminista Kongresuan komunikazioak aurkezteko interesa dutenek web orrian topatuko duten inprimakia osatu beharko dute: https://afitantropologiafeminista.eus/

  1. urtean bidalitako eta onartuta zeuden proposamenek hala jarraituko dute, baina berretsi edo baliogabetu beharko dira jakinarazpenak bidaltzeko formularioaren bidez. Epe horretan berresten ez diren proposamenak automatikoki baliogabetuko dira. Proposamen berri bat bidaliz gero ebaluatu egingo da.

Proposamenen baldintzak honako hauek dira:

– Komunikazio-proposamen bakoitza kongresuko gai ildo edo panel bati lotuko zaio. Horrekin batera, datu hauek adierazi behar dira: komunikazioaren izenburua, proposamena sinatzen duten pertsonen izen-abizenak (gehienez hiru), erakundea edo afiliazioa, harremanetarako e-maila eta komunikazioaren hizkuntza (panel bakoitzean adierazita dago zein diren onartzen diren hizkuntzak)

– Laburpenaren testu osoak 175 eta 300 hitz arteko luzera izango du. Horrekin batera, komunikazioaren 3 eta 5 arteko hitz gako adieraziko dira. Letra-mota Arial 12 izango da, 1,5eko lerroartekoarekin. Laburpen testua PDF formatuan erantsi beharko da. Komunikazioen testu osoa ez dira eskatuko, ez izen-emate unean, ezta aurrerago ere.

– Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi komunikazio-proposamen sinatu dezake (egile edo egilekide gisa). Egile baten bi proposamen baino gehiago jasoz gero, antolakuntzak aukera emango dio hautatzen duen proposamena kentzeko. Erantzunik ez badugu jasotzen jasotako azkenengo proposamena kenduko dugu.

– Gehienez hiru izango dira komunikazio-proposamen bakoitzaren sinatzaileak. Komunikazioa pertsona bakar batek erregistratuko du inprimakian, baina kide guztien izen-abizenek agertu behar dute laburpen-testuan.

Proposamenak bidaltzeko epea 2021eko abenduaren 23an irekiko da eta 2022ko urtarrilaren 31ean amaituko da.

Proposamen guztiak ebaluatu eta onartu ondoren, parte-hartzaileek kongresuaren izen-emate ordainketa egin (2020an egin ez bazuten) eta eskatutako dokumentazio guztia bidali beharko dute 2022ko apirilaren 10a baino lehen. Hala egin ezean, komunikazio-proposamenak kongresuaren programatik kenduko dira.

Ortografia, idazketa, hiztegi teknikoa eta laburpenen edukiak zaintzea eskatu nahi dugu, baita hitz kopuruari dagokion arautegia jarraitzea ere. Batzorde Zientifikoak informazio hori guztia kontuan hartuko du proposamenak baloratzeko orduan.

 

 KONGRESUAN IZENA EMATEKO EPEAREN IREKIERA

Izena emateko epea  2021eko abenduaren 23an irekiko da eta 2022ko maiatzaren 31ean amaituko da.

Izen-ematea web orrian dagoen inprimakiaren bidez egin behar da:  https://afit-antropologiafeminista.eus/

Ordainagiria erantsi behar da. Kontzeptuan honako hau adierazi behar da: “AFK-izena eta abizenak”.

Ordaindu beharreko kuota:

– Apirilaren 10 arte: 50 euro

– Data horretatik aurrera: 80 euro

2020an matrikula ordaindu eta itzulketarik eskatu ez zutenei inskripzioa gordeko zaie.

Komunikazioak bidaliko dituzten pertsonek 2022ko apirilaren 10a arte izango dute izena emateko epea.

 

DATA GARRANTZITSUAK

– Izen-ematea kongresuan murriztutako kuotarekin: 2021eko abenduaren 23tik 2022ko apirilaren 10a arte.

– Izen-ematea kongresuan kuota arruntarekin: 2021eko apirilaren 11tik 2022ko maiatzaren 31 arte.

– Komunikazioa bidaliko dutenentzat izena emateko azken eguna: 2022ko apirilaren 10a.

– Komunikazioak bidaltzeko epea: 2021eko abenduaren 23atik 2022ko urtarrilaren 31 arte

Sare-sozialen bidez egin dezakezu I Antropologia Feminista Kongresuaren

jarraipena eta edozein zalantza argitzeko gure e-mailera idatzi dezakezu:

afeministakongresua@gmail.com

Twitter: AntropologiaFeministaKongresua (@kongresua)

Instagram: AntropologiaFeministaKongresua

Facebook: AntropologiaFeministaKongresua